Yarleku

Yarleku es una compañía que surge en el año 2003. Con afán de crear espectáculos con carácter socio-educativos, en los que se aunaba sobre todo una visión plástica del teatro y una transmisión en valores.
ikus + info

La Banda Zirko Antzerkia

2002ko urtarrilean “La Banda” taldea jaio zen bere lehen ikuskizunarekin, taldea bezala deitzen zen Ramón Marcok zuzendutako “La Banda”. Ikuskizun honekin Palentziako nazioarteko amateur jaialdian ikusleen saria irabazi zuen.
ikus + info

Yarleku - El Punto

 

Yarleku 2003. urtean sorturiko antzerki konpainia da, gizarte eta hezkuntzarekin lotura duten ikuskizunak sortzen dituzte eta guztiekin, antzerkiaren alde plastikoa eta balioen igorpena uztartzen saiatzen dira. Lantzen dituzten istorio guztietan ikuslea identifikaturik sentitzea dute helburu. Horretarako, eguneroko bizitzako gaiak jorratzen dituzte, beti modu hezitzailean kontatuta, publiko haur eta gazteari zuzentzen baitira.

Urtez urte, Yarlekuk garapena bizi izan du alor sortzaile eta artistikoan, eskarmentua handituz. Egun, kaleko (ibiltariak eta finkoak) zein aretoko ikuskizunak egiten dituzte. Horiek guztiak euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen dira.

Antzezlanak:

  • 2003: Numenak
  • 2004: Merkao
  • 2006: Apo madarikatua
  • 2008: Marem
  • 2010: Yulen uhartea
  • 2013: Taim eta Bremengo musikariak
  • 2017: Uraren aztarna eta Jatorrira itzulera  
  • 2019: Etxerik txikiena
  • 2020-21: Erretalak
  • 2022: Kalandriaren kantua

BESTE BATZUK

  • Antzerki eta zirkuko ikuskizunen ekoizpena
  • Animazioak
  • Merkataritza-sustapena
  • Soinua eta argiztapena
  • Ipuin kontalaria
  • Zuzendaritza eta zerbitzu teknikoa antzerkietan eta ikuskizunetarako aretoetan
  • Zerbitzu teknikoa eta laguntza konpainiei hauen biretan
  • Soinua eta argiztapenerako materialaren alokairua
  • Koprodukzioa
  • Urtero haurrentzako antzerki-jaialdia

KONTAKTUA

Email: yarlekuteatro@gmail.com

Webgunea: https://yarleku.es/

 
Iluna Produkzioak

Lanak


Etxerik txikiena

Etxerik txikiena

“Maleta bat eta sagarrondo bat hartuta eta laster itzultzeko gogoz Bettinak bere etxetik alde egiten du, gerrak eragiten duen beldurraz eta bonben zarata hotsaz deskantsatsua hartzeko. Bere “etxe berria” eta bere egoera berria, baina, ez dira berak espero bezalakoak. Normak, bere antzeko egoeran dagoen neskato batek, istorio honetan zehar lagunduko dio eta elkarrekin, halabeharrez, zailtasunei aurre egiten lagunduko dien laguntasuna eraikiko dute".

Ikuskizun honek haur errefuxiatuek haien jaioterritik alde egiterakoan bizi duten ezbaia jorratzen du, haien helmuga zein izango den ez dakitenean. Obrak deserrotzean sakontzen du, baita momentu latzetan harreman pertsonalek daukaten garrantzian ere.

Etxe bat lasaitasunez eta konfidantzaz egoteko lekua baldin bada, zein da horren unitate minimoa? Agian besarkada bat etxerik txikiena izan daiteke…

  • 50 minutu
  • Formao ertaina
  • Euskara eta gaztelera       
  • Bost urtetik aurrera, familia publikoa
  • ANTZEZLEAK Eva Azpilikueta + Laura Villanueva
  • ZUZENDARITZA ARTISTIKOA Rosa Díaz 
  • ESZENOGRAFIA David Lainez
  • MUSIKA SORKUNTZA Asier Fernandez + Eneko Anaut
  • SOINNUA ETA ARGIZTAPENA David Lainez
  • JANTZIAK Aihora Ganuza - Hari&Ari

 

 

104. haurra

104. haurra

104. haurra umezurztegi batean dago, adoptatzeko zain. Egoera berean dauden beste neska batzuek bezala, jantziak egiten eta josten ematen ditu egunak. Egun batean, beste neska bat dator, eta badirudi ez datorrela bat 104 haurrak lanagatik duen ilusioarekin, badakielako umezurztegia makila bat dela eta bertan haien lanaz aprobetxatzen direla. 

 

  • 55 minutu
  • Formatu ertaina  
  • Euskara eta gaztelera     
  • Bost urtetik haurrera, familia publikoa

 

  • ANTZEZLEAK Eva Azpilikueta eta Laura Villanueva
  • ZUZENDARITZA ARTISTIKOA Jokin Oregi
  • ESZENGORAFIA David Lainez
  • MUSIKA SORKUNTZA Adrian García de los Ojos
  • SOINUA ETA ARGIZTAOENA David Lainez
  • JANTZIAK Aihora Ganuza - Hari&Ari

 

Antzezlan honek Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiaren Artem Pro 2023 laguntza jaso du. 
By ó Bu. Aproximación al no existir

By ó Bu. Aproximación al no existir

By ò bu, ez existitzera hurbilketa bat, mugimenduaren, trapezioaren eta hitzaren bidez, izaki beraren bi aldeen arteko elkarrizketa planteatzen duen ikuskizuna da. Elkarrizketa hau bere burua izan litekeen espazio batean kokatzen da, orekaz eta gogoetaz betea. Bere existentziari eta existitzeari uztearen aukerari buruzko elkarrizketa.

Zirkuko distopia, klabe surrealistan

  • 60 minutu
  • Formato ertaina
  • Hainbat hizkuntza
  • IDEIA ORIGINALA ETA INTERPRETAZIOA Sophie Núñez y Amaya Goñi
  • DRAMATURGIA Joserra Martínez (Markeliñe)
  • MUSIKA SORKUNTZA Jaume Estalella
  • ARGIZTEPEN DISEINUA David Lainez
  • EKOIZPENA El Punto Gunea · Yarleku Teatro
Numenak Numenak Numenak

Numenak

Haurrei zuzenduriko antzezlana, bertan 5 aktorek euskal mitologia erabiliz eta ipuin formatuan, euskal-folklorearen pertsonaia mitologikoen gainbegirada bat egiten duten.

  • 55 minutu
  • Formato ertaina
  • euskara eta gaztelera       
  • 4 -12 urte artean

 

  • ANTZEZLEAK Eva Azpilikueta, Laura Villanueva, Javier Napal eta Txetxu Kollado
  • ZUZENDARITZA ARTISTIKOA Mercedes Castaño
  • ESZENOGRAFIAA David Lainez
  • SOINUA ETA ARGIZTAPENA David Lainez
  • JANTZIAKAihora Ganuza - Hari&Ari

 

Zur eta lur, sustraietatik kimuetara Zur eta lur, sustraietatik kimuetara Zur eta lur, sustraietatik kimuetara Zur eta lur, sustraietatik kimuetara Zur eta lur, sustraietatik kimuetara Zur eta lur, sustraietatik kimuetara

Zur eta lur, sustraietatik kimuetara

Zuhaitza, basoa, Euskal Herriarekin duen lotura, jendea, garai historikoak, mitologia, usadioak, memoria eta identitatea, antzinako ofizioak… Horiek guztiak oso ikur ahaltsuak dira eta oso errotuak daude komunitate gisa dugun iruditeria kolektiboan. Hortik abiatuta sortu nahi dugu gure hurrengo lana. 

 

Proiektu honen ideia nagusia itxuraz urrunak diren bi mundu – Natura eta gertaera eszenikoa – ikerketa artistikoko espazio batean elkartzea da, gure ondare naturalistikoari, gure nortasunarekiko harremanei eta erabilera kulturalei dagoen ezagutza guztia publikoari nola helarazi diezaiokegun ikertzeko. 




 
Yulen uhartea Yulen uhartea Yulen uhartea

Yulen uhartea

Aretoko ikuskizuna da, haur zein helduei zuzendutakoa. Antzezlanak beldurra gainditzearen inguruko istorio bat kontatzen du, Yulen bihotzearen barrenean oso errotuta dagoen beldur baten istorioa. Itsaso zabalaren handitasunean kokatzen den uharte txiki batean bizi da, bere aitarekin. Ama olatu batek eraman zuen bera haurtxo txiki bat besterik ez zenean eta bere aita egunero itsasoratzen da arrantzatzera. Yuli ez zaio batere gustatzen itsasoa, baina egun batean sartu behar izango da, ikaragarrizko abenturak eta egundoko ustekabeak bizitzera.

6 urtetik gorako publikoari zuzendutako antzezlana da, baina haur zein helduen emozioetara heltzea lortuko du.

 

Taim eta Bremeneko musikariak

Taim eta Bremeneko musikariak

Taim, urte asko eta asko, eta gehiago bizi izan dituen pertsona bat da. Urte onak bizi izan ditu, besterik gabeko urteak eta oso urte txarrak. Hau da, mundu guztiak bezala. Horregatik, biziaren biziz, gauza asko ikasi ditu, beraz, zerbait esatearren aditutxo bat da, edo munduaren kontura oso jakintsu bat.

Kalean bizi da, eta kalean gauza anitz gertatzen da. Egunez, plaza baten esertzen da eta begiratu egiten du, eta gauez hiri erdiko eserleku baten etzaten da eta hausnartu egiten du. Taimen hausnarketak oso emankorrak dira, hori dela eta, goizetan urduri esnatzen da, gauez pentsatu duena guri kontatzeko gogo biziz.

 

Marem

Marem

Kantauri itsasotik beraien itsasontziekin eta itsasoko izaki ezberdinekin andrazko eta gizonezko arrantzale talde baten kalejira, non beraien zirku-trebetasunak erakutsiko dituzten. Ingurumen-kontzientziazioa lantzera zuzendutako ikuskizuna.

 
Pintaketan Pintaketan Pintaketan Pintaketan Pintaketan

Pintaketan

Bizitza gurpil koloredun bat bezalakoa da: batzuetan epela, besteetan hotza, eta beste batzuetan grisen-eskala ematen du. Baina beti dago bueltaka. Eta ezer ez dela aldatuko pentsatzen duzunean, bat-batean kolore berri bat agertzen da, eta hau nahasturik, tonalitate berriak asmatzen dira, ezberdinak, pentsaezinak… Eta sortzeko, sinesteko, hasteko gogoa duzu berriz ere. Maitatzeko.

Baina ez duzu ahaztu behar kolorea zure begiradaren argitasunaren araberakoa dela beti.

Eta zuk…? Zer margotzen duzu zure bizitzan?

 

 

Merkao

Merkao

Gazteagoei zuzendurikoa, merkataritza-gune handi eta denda txikien arteko borrokari, azoka txikietakoei eta gaur egungo gizarteko fisiologian tartetxo bat egin nahian plazarik plaza beraien gaiak saltzen dabiltzan saltzaile ibiltariei egindako kritika dibertigarri bat erakutsiz.

 
Apo madarikatua

Apo madarikatua

Familiari zuzendutako ikuskizuna da non hiru antzezlek Erdi Aroko elezahar bat kontatzen duten. Garai horretako lanbide zein ohitura zaharrak erakusten dituzte, eta publikoaren laguntzarekin istorioa gertatzen den herriko biztanleak beldurtzen dituen batrazio atsegin baten maltzurkeria desegitea lortzen dute.