Yarleku

Yarleku es una compañía que surge en el año 2003. Con afán de crear espectáculos con carácter socio-educativos, en los que se aunaba sobre todo una visión plástica del teatro y una transmisión en valores.
ikus + info

La Banda Zirko Antzerkia

2002ko urtarrilean “La Banda” taldea jaio zen bere lehen ikuskizunarekin, taldea bezala deitzen zen Ramón Marcok zuzendutako “La Banda”. Ikuskizun honekin Palentziako nazioarteko amateur jaialdian ikusleen saria irabazi zuen.
ikus + info

La Banda Zirko Antzerkia

· KONPANIAREN HISTORIA ·

“La Banda” 2002ko urtarrilean jaio zen konpainiak duen izen bereko bere lehen ikuskizunarekin, Ramón Marcok zuzenduriko “La Banda”. Ikuskizun honekin Palentziako Nazioarteko Amateur Jaialdian publikoaren saria jaso zuen.

2004an ikuskizun berri bat aurkeztu zuen, formatu txikikoa bera, “Senda Viva” natura-parkerako zehazki egindakoa; “La banda del malabar”. Hurrengo urtean animaziozko ikuskizun bat aurkeztu zuten “El Barco Garrapata” deiturikoa.

2006an beraien bigarren ikuskizuna egitera ausartu ziren “Makina”, Angel Sagüesek zuzendutakoa. Leioako kale antzerkian “Umore Azoka”n parte hartu zuten.

2007ko uztailean hirugarren ikuskizuna aurkeztu zuten “Tiovivo”, hau ere Ramón Marcok zuzenduta.

2010ean, konpainiak partaide berriak hartu zituen. Elkartze honen ondorioz, Mercedes Castañok zuzenduriko “Love Maletín” ikuskizuna jarri zuten taula gainean. 2012an animaziozko ikuskizun berri bat aurkeztu zuten “Las cosas de Nano”.

Azkenerako, 2016an, beraien azken ikuskizunaren sorrera zabaldu zuten “Km 0” deiturikoa, eta “Umore Azoka” kale antzerkiko jaialdian eman zen lehen aldiz. Eta berarekin hartu zuten parte 2017ko Molina de Segurako “AD FESTIVAL”en. Konpainiak hizkuntza unibertsal modura gorputza erabilita, antzerkia zirkuko arteekin elkartzearen aldeko apustua egin nahi du.

· JARDUERAK ·

Gainera, konpainiak eskatutako ekitaldiak ematen ditu: kalejirak, zirku tailerrak, antzerkia edo gorputz-adierazpena.

· KONTAKTUA ·

labandateatrocirco@gmail.com

Demode Quartet

Egin zaitez mezenas


· KIMERA ·

Komedia dramatiko bat.
Nafarroako Gobernuak kultura-interesa bezala jotako proiektua.
Publiko familiarrarentzat zuzendutako eta gai unibertsalean oinarritutako ikuskizuna, MIGRAZIOA.
Kimera 3 artistak eta musikari batek zuzenean interpretatuta egongo da eta eszenografia aparta bateki: GARAZI BAT.

Proiektuaren parte izan nahi duzu? Egin zaitez mezenas!

Informa ezazu eta egin zaitez mezenas

Lanak


Love Maletín Love Maletín Love Maletín

Love Maletín

Amets egiten dakien gizon batek, amets bat amesten du. Hain da ederra eta handia ametsa bizi egiten dela. Hauxe da ikuskizun honetan kontatzen dugun istorioa. Alde batetik, gizona; bestetik, ametsa. Bi pertsonaia hauek emozioz, magiaz eta kolorez beteriko mundu batera eramango gaituzte. Akrobazia, interpretazioa eta umorea. Gehiago nahi duzu?... maitasun ukitu bat beharbada.

Itxi begiak, eskatu nahi bat eta kontuz, ametsa egia bihur baidaiteke.

 

Las cosas de Nano Las cosas de Nano Las cosas de Nano Las cosas de Nano Las cosas de Nano

Las cosas de Nano

Diziplina atistiko batzuk elkartzen diren animaziozko ikuskizun bat da: magia, globoflexia eta malabarrak; clown eredutik eta publikoaren hurbiltasunetik apaindurik eta jolasturik hori baita ezinbestekoa ikuskizun honetan.

DOSSIER

Km 0 Km 0 Km 0

Km 0

Bi bidaide tren geltoki batera heltzen dira. Irteera atzeratu egingo da eta itxaronaldia, nekea eta logura hasi.

Iratzartzean, ibilgailu original eta sinestezin batzuetan murgildurik zerbaiten bila ibiltzera nahastuko dituzten mapa baten zati bat aurkituko dute. Arrastoak jarraiturik inoiz irudikatu gabeko lekuetara helduko dira eta hamaika sentsazio berri ere aurkituko dituzte.

Azkenerako, bidaiari itxura eman dioten zati horiek guztiak batuko dituzte, eta hauek berriro ere abiapuntura eramango ditu. Zergatik? Erantzunaren bila, berriz, nekeak eta logurak bereganatuko dituelako

Trenaren soinuak esnaraziko ditu txu-txuuu. Zer egingo dute? Trena hartu ala beraien ametsekin jarraitu?

DOSSIER BIDEO OSOA