Yarleku

Yarleku es una compañía que surge en el año 2003. Con afán de crear espectáculos con carácter socio-educativos, en los que se aunaba sobre todo una visión plástica del teatro y una transmisión en valores.
ikus + info

La Banda Zirko Antzerkia

2002ko urtarrilean “La Banda” taldea jaio zen bere lehen ikuskizunarekin, taldea bezala deitzen zen Ramón Marcok zuzendutako “La Banda”. Ikuskizun honekin Palentziako nazioarteko amateur jaialdian ikusleen saria irabazi zuen.
ikus + info

La Banda Antzerki Zirkua

Konpainia 2002ko urtarrilean jaio zen, taldearen izen bera duen ikuskizunarekin  "La Banda". Ramón Marcok zuzendu zuen eta Palentziako Nazioarteko Amateur Jaialdian publikoaren saria jaso zuen.

 

2004an ikuskizun berri bat aurkeztu zuen, formatu txikikoa eta “Senda Viva” natura-parkearendako zehazki egindakoa, “La banda del malabar”. Hurrengo urtean, animaziozko ikuskizun bat aurkeztu zuten “El Barco Garrapata” deiturikoa

 

2006an beraien bigarren ikuskizuna egitera ausartu ziren “Makina”, Angel Sagüesek zuzendutakoa. Leioako kale antzerkian, Umore Azokan, estreinatu zuten.

 

2007ko uztailean hirugarren ikuskizuna aurkeztu zuten, “Tiovivo”, hau ere Ramón Marcok zuzenduta.

 

2010ean, konpainiak partaide berriak hartu zituen eta elkartze horren ondorioz, Mercedes Castañok zuzenduriko “Love Maletín” ikuskizuna jarri zuten taula gainean. 2012an animaziozko ikuskizun berri bat aurkeztu zuten “Las cosas de Nano” deiturikoa.

 

Lau urte geroago, 2016an, "Km 0" zabaldu zuten eta Leioako Umore Azokan estreinatu zuten. Ikuskizun honekin 2017ko Molina de Segurako “AD FESTIVAL”en parte hartu zuten. Konpainiak, antzerkia eta zirkuaren arteko fusioa bultzatzen du, gorputza hizkuntza unibertsal modura ulertuta.

 

Azkenik, 2020. urtean "Kimera: erreal kontsideratzen den ilusioa" ikuskizuna zabaldu zuten. Hunkigarria eta era berean, dibertigarria da lan hau, begiradak, gorputzak eta unibertso berezi bat sortzeko trebetasunak bat egiten dute eszenatokian. "La nieta del señor Linh"-en sorkuntza librea da, zirkuko hizkerara ekarrita, hain zuzen. Kimera hainbat jaialditan aurkeztu dute jada: Trapezi, Fira Tárrega, TAC Valladolid, Ciudad Rodrigo, Erriberriko Antzerki Jaialdia, Nafarroako Antzerkien Sarea, PLATEAko katalogoan hautatua 2021 eta 2022an, eta Portugaleko III Feria Ibérica de Teatro de Fundao-n.

 

JARDUERAK

 

Konpainiak bestelako jarduerak eskaintzen ditu, eskatuz gero aurrera eramaten direnak: animazioa, kalejirak edota zirku, antzerki eta gorputz-adierazpenarekin lotutako tailerrak.

 

KONTAKTUA

 

Email: labandateatrocirco@gmail.com

Webgunea: https://labandateatrocirco.com/

 

Lanak


Love Maletín Love Maletín Love Maletín

Love Maletín

Amets egiten dakien gizon batek, amets bat amesten du. Hain da ederra eta handia ametsa bizi egiten dela. Hauxe da ikuskizun honetan kontatzen dugun istorioa. Alde batetik, gizona; bestetik, ametsa. Bi pertsonaia hauek emozioz, magiaz eta kolorez beteriko mundu batera eramango gaituzte. Akrobazia, interpretazioa eta umorea. Gehiago nahi duzu?... maitasun ukitu bat beharbada.

Itxi begiak, eskatu nahi bat eta kontuz, ametsa egia bihur baidaiteke.

 

Las cosas de Nano Las cosas de Nano Las cosas de Nano Las cosas de Nano Las cosas de Nano

Las cosas de Nano

Diziplina atistiko batzuk elkartzen diren animaziozko ikuskizun bat da: magia, globoflexia eta malabarrak; clown eredutik eta publikoaren hurbiltasunetik apaindurik eta jolasturik hori baita ezinbestekoa ikuskizun honetan.

DOSSIER

Km 0 Km 0 Km 0

Km 0

Bi bidaide tren geltoki batera heltzen dira. Irteera atzeratu egingo da eta itxaronaldia, nekea eta logura hasi.

Iratzartzean, ibilgailu original eta sinestezin batzuetan murgildurik zerbaiten bila ibiltzera nahastuko dituzten mapa baten zati bat aurkituko dute. Arrastoak jarraiturik inoiz irudikatu gabeko lekuetara helduko dira eta hamaika sentsazio berri ere aurkituko dituzte.

Azkenerako, bidaiari itxura eman dioten zati horiek guztiak batuko dituzte, eta hauek berriro ere abiapuntura eramango ditu. Zergatik? Erantzunaren bila, berriz, nekeak eta logurak bereganatuko dituelako

Trenaren soinuak esnaraziko ditu txu-txuuu. Zer egingo dute? Trena hartu ala beraien ametsekin jarraitu?

DOSSIER BIDEO OSOA