Demode Quartet Joli Pascualena, Iker Huitzi, Santi Romano eta Mikel Espinalek osatzen dute, Patxi Barcoren gidaritzapean. Taldea duela hamabi urte sortu zen, a capela kantua eta umorea nahasten dituen konpainia artistiko gisa. Orain, musika ikuskizunak eskaintzen dituzte, batik bat.
Egun, 300 emanaldi baino gehiago eskaini dituzte, eurek ekoiztutako bost ikuskizunekin. Aipatzeko aretoak: Madrilgo El Gran Bankia Principe Pio 2018an, Broadway Spain sarietarako 2018ko antzerki-ekitaldi onenaren izendatuak izan ziren; Iruñeko Gayarre eta Baluarte antzokiak, Madrilgo Lara Antzokia, Logroñoko Riojaforum edo Campo Viejo ardotegia, eta La Habanako Fabrica de Arte Cubano aretoa.
Musika ikusizunak sortzerako orduan hunkitzen eta dibertitzen dituzten gaiak aukeratzen dituzte eta kasu askotan, beste artista eta konpainia ezberdinekin aritzen dira lankidetzan.
Horrez gain, filmetarako abestiak bikoiztu dituzte eta TVE, Antena 3 edota EITBn parte hartu dute, besteak beste "El Gran Reto Musical", "Gure kasa", "Con la calle a cuestas" edo "La Voz" programetan.
Musika ikuskizunekin batera, taldeak bestelako jarduerak eskaintzen ditu. Izan ere, era ezberdinetako ekitaldiak girotzen dituzte euren ahotsak eta sormena ipiniz, ekitaldi enpresarial, instituzional, gala edota sari-banaketetan aritu dira.
KONTAKTUA
Email: info@demodequartet.com
Webgunea: www.demodequartet.com
Lau antzezle eszentrikok zuzenean abesten dute a capella dibertigarriak eta bitxiak diren betiko hogei musikal ezagunen bertsioak, errektoproiekzioan “dozenaka dekoratuk” lagundurik, horretaz gain, beraien grabaketak erabiltzen dituzte “ahots ugariko orkestra bat” eta “dantza talde oso bat” sortuaz.
Demode Quartet umorez beteriko ikuskizun musikal bat da, non bertako lau partaideek emanaldiaren zehar beraien izaera xelebreak erakutsiz harrituko gaituzten. Antzerti-ikuskizun bat a capella abesturiko bertsio bitxiz lagundurikoa, batzuetan pianoak, gitarrak, eskusoinuak eta kutxa flamenkoak ere bai, koreografia atsegin eta elkarrizketa asmotsuak tarteka. Laburbilduta, ordu bat eta hogei minutu guztiz dibertigarria den show bat.
Hamarkadak pasatu dira artista eta aditu euskaldunek “Jatorria”, “Funtsa”, “Gakoa”, Iltzea” bilatzen ari direnetik… “Horrek” ezberdintzen gaitu, desberdinak egiteaz gain, bereizi egiten gaitu.
Lau pertsonaiak dute buruan erabat sartuta Countryaren, Jazzaren, Sambaren, Bollywooden edo Pop modernoenaren jatorria aranetan, mendietan edo Euskal Herriko kaietan bilatu behar dela. “EPA”rekin uste dute frogatu ahal dutela… hau beldurra.
50 minutuko ikuskizuna da, koreografia dibertigarriz, umorez eta betiko klasiko euskaldunen bertsioz jositakoa, eta haurrei zuzentzen zaie, baina zenbait lagun-keinu egiten dizkie handienei.