‘Trapezionista’ konpainia Maitane Azpirozen eskutik jaio zen, dramaturgia eta hizkuntza ez-konbentzionalen proiektu eszenikoei bizia emateko helburuarekin. Ideia eta modu ezberdinekin esperimentatzeko, bilatzeko eta arriskatzeko desirarekin sortu zen, prozesuak partekatuz eta beste artista batzuekin lan eginez. Horregatik, denbora eskaintzen dio hausnarketa eta ikerketari, proiektu pertsonal zein partekatuetan.
Konpainia honen helburua gorputzaren kontatzeko moduak barnebiltzen dituzten proiektu eszenikoak lantzea da. Ardatz nagusia zirkua da, baina zirkua mugimendu gisa ulertua. Konpainiak garatzen duen hizkuntzaren erronketako bat dantzaren eta zirkuaren arteko muga desagerraraztea da. Hizkuntza bakar bat sortzea, zeinean intentsitatea eta transmititzen den emozioa izango diren zutabe garrantzitsuenak. Hori taldeari hitz egiten utziz lortuko da, adierazkortasunarekin, sentsibilitatearekin, mugimenduarekin, trebetasunarekin eta birtuosismoarekin. Zirkuaren performatibitateak ezarritako mugak apurtzea du helburu (grabitatearen legea edo ezinezkotzat jotzen diren nozioak...), eta efektu dramaturgikoei erreparatuta, horrek imajinario kolektiboa aberas dezake, magia bereziak sortuz.
Izan ere, zirkuaren magiak, ezinezkoak posible egin ahal izateak, gogamena horizonte berrietara irekitzea errazten du; egiteko, pentsatzeko, sentitzeko eta bizitzeko modu berriak garatuz. Horren ondorioz, jendeak benetan esan eta egin nahi duen horretan sinesten du, ezarritako mugak edo baldintzapenak metaforikoki apurtuz.
KONTAKTUA
Email: latrapecionista@gmail.com
Webgunea: https://www.latrapecionista.com/