“Maleta bat eta sagarrondo bat hartuta eta laster itzultzeko gogoz Bettinak bere etxetik alde egiten du, gerrak eragiten duen beldurraz eta bonben zarata hotsaz deskantsatsua hartzeko. Bere “etxe berria” eta bere egoera berria, baina, ez dira berak espero bezalakoak. Normak, bere antzeko egoeran dagoen neskato batek, istorio honetan zehar lagunduko dio eta elkarrekin, halabeharrez, zailtasunei aurre egiten lagunduko dien laguntasuna eraikiko dute".
Ikuskizun honek haur errefuxiatuek haien jaioterritik alde egiterakoan bizi duten ezbaia jorratzen du, haien helmuga zein izango den ez dakitenean. Obrak deserrotzean sakontzen du, baita momentu latzetan harreman pertsonalek daukaten garrantzian ere.
Etxe bat lasaitasunez eta konfidantzaz egoteko lekua baldin bada, zein da horren unitate minimoa? Agian besarkada bat etxerik txikiena izan daiteke…
Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako obra.

Ez utzi amets egiteari, amets egiten duenak bakarrik ikasten du hegan egiten
Maria irudimen handiko neskatoa da eta izugarri maite ditu aitonak kontatzen dizkion ipuinak, istorioak eta abenturak. Arratsaldero, orduak pasatzen ditu aitonarekin PETER PAN izatera jolasten.
Baina gau batean, ume galduek, Maria, bere gelatik eramango dute Sekula Betiko Lurraldera, eta orduan, lehen pertsonan biziko ditu abenturak zirraragarriak: piratak, txilintxo, indioak eta James Matthew Barriek idatzi zuen iruditeria osoa bere errealitatearen parte bihurtuko dira.
Oso istorio samurra da, eta bertan, gaur egungo errealitate bat islatzen da: haurren eta aitona-amonen arteko lotura batetik, eta bestetik, gurasoek familia-harreman berri horiek kudeatzeko duten modua.
Txotxongilo eta aktoreen ikuskizuna, sentibera eta dibertigarria, une oro txikien eta handien konplizitatea bilatuko duena eta lehen unetik liluratuko zaituen eszenaratze batekin.
Familia osoarekin gozatzeko, orain eta betiko ipuin bat
Mustutzea, 2025eko martxoaren 25ean arratsaldeko 18:00etan El Punto Gunean.
Non ezkutatzen da galdutako denbora?
Botanikako lorategi ahaztu batean, entzuten jakiteko dohaina duen neskatxa berezi bat bizi da. Baina Gizon Grisek pertsonen denbora lapurtzera iristen direnean, dena aldatzen da. Pertsonaia bitxien eta bere bihotz erraldoiaren laguntzarekin, gure protagonistak abentura bati ekingo dio, munduari inoiz galdu behar ez zion hori itzultzeko: bizitzen jakiteko artea.
Ipuin magiko bat, denboraren balioari, adiskidetasunari eta benetako entzuteari buruzkoa.
Izan ere, denbora bizitza da.
Eta bizitza… bihotzean bizi da.
FITXA ARTISTIKOA
Zuzendaritza eszenikoa: Anna Roca
Fitxa Artistikoa - Denboraren lapurrak
Ekoizpena: El Punto Gunea.
Proiektuaren zuzendaritza: David Lainez - Enara Otxoaerrarte.
Egokitzapena: Yarleku Teatro.
Zuzendaritza eszenikoa eta dramaturgia: Jesús Arbués.
Zuzendaritza: Anna Roca.
Antzezpen coaching-a: Rosa Díaz.
Antzezleak: Eva Azpilikueta, Txetxu Collado, Laura Villanueva.
Zuzeneko musika: Laura Villanueva.
Espazio eszenikoa: Pablo Paz, Guillermo Góngora, Yarleku Teatro.
Musika-konposizioa: Marta Rius.
Argiztapen diseinua: Nino Costa, David Lainez.
Publikoen sorkuntzarako jarduerak: El Punto Gunea + Latxa Proiektua
ARGAZKIAK: Hemen
TXOSTENA: Los ladrones del tiempo.pdf
Teaserra: https://vimeo.com/1159793246?fl=tl&fe=ec

104. Haurra umezurztegi batean dago, adoptatzeko irrikitan. Bertan, beren egoera berean dauden beste neska batzuekin jantziak egiten eta josten ematen dituzte egunak. Egun batean neska berri bat iritsiko da baina badirudi ez datorrela bat 104. haurrak lanarekin duen ilusioarekin.
Hala ere, adopzio-familia batek aukeratu nahi duenak gogor lan egin beharko du eta dena primeran egin.
Haietako bakoitzak aurkituko al du maite dituen familia bat?

By ò bu, ez existitzera hurbilketa bat, mugimenduaren, trapezioaren eta hitzaren bidez, izaki beraren bi aldeen arteko elkarrizketa planteatzen duen ikuskizuna da. Elkarrizketa hau bere burua izan litekeen espazio batean kokatzen da, orekaz eta gogoetaz betea. Bere existentziari eta existitzeari uztearen aukerari buruzko elkarrizketa.
Zirkuko distopia, klabe surrealistan

Haurrei zuzenduriko antzezlana, bertan 5 aktorek euskal mitologia erabiliz eta ipuin formatuan, euskal-folklorearen pertsonaia mitologikoen gainbegirada bat egiten duten.

Zuhaitza, basoa, Euskal Herriarekin duen lotura, jendea, garai historikoak, mitologia, usadioak, memoria eta identitatea, antzinako ofizioak… Horiek guztiak oso ikur ahaltsuak dira eta oso errotuak daude komunitate gisa dugun iruditeria kolektiboan. Hortik abiatuta sortu nahi dugu gure hurrengo lana.
Proiektu honen ideia nagusia itxuraz urrunak diren bi mundu – Natura eta gertaera eszenikoa – ikerketa artistikoko espazio batean elkartzea da, gure ondare naturalistikoari, gure nortasunarekiko harremanei eta erabilera kulturalei dagoen ezagutza guztia publikoari nola helarazi diezaiokegun ikertzeko.
Aretoko ikuskizuna da, haur zein helduei zuzendutakoa. Antzezlanak beldurra gainditzearen inguruko istorio bat kontatzen du, Yulen bihotzearen barrenean oso errotuta dagoen beldur baten istorioa. Itsaso zabalaren handitasunean kokatzen den uharte txiki batean bizi da, bere aitarekin. Ama olatu batek eraman zuen bera haurtxo txiki bat besterik ez zenean eta bere aita egunero itsasoratzen da arrantzatzera. Yuli ez zaio batere gustatzen itsasoa, baina egun batean sartu behar izango da, ikaragarrizko abenturak eta egundoko ustekabeak bizitzera.
6 urtetik gorako publikoari zuzendutako antzezlana da, baina haur zein helduen emozioetara heltzea lortuko du.
Taim, urte asko eta asko, eta gehiago bizi izan dituen pertsona bat da. Urte onak bizi izan ditu, besterik gabeko urteak eta oso urte txarrak. Hau da, mundu guztiak bezala. Horregatik, biziaren biziz, gauza asko ikasi ditu, beraz, zerbait esatearren aditutxo bat da, edo munduaren kontura oso jakintsu bat.
Kalean bizi da, eta kalean gauza anitz gertatzen da. Egunez, plaza baten esertzen da eta begiratu egiten du, eta gauez hiri erdiko eserleku baten etzaten da eta hausnartu egiten du. Taimen hausnarketak oso emankorrak dira, hori dela eta, goizetan urduri esnatzen da, gauez pentsatu duena guri kontatzeko gogo biziz.
Kantauri itsasotik beraien itsasontziekin eta itsasoko izaki ezberdinekin andrazko eta gizonezko arrantzale talde baten kalejira, non beraien zirku-trebetasunak erakutsiko dituzten. Ingurumen-kontzientziazioa lantzera zuzendutako ikuskizuna.
Bizitza gurpil koloredun bat bezalakoa da: batzuetan epela, besteetan hotza, eta beste batzuetan grisen-eskala ematen du. Baina beti dago bueltaka. Eta ezer ez dela aldatuko pentsatzen duzunean, bat-batean kolore berri bat agertzen da, eta hau nahasturik, tonalitate berriak asmatzen dira, ezberdinak, pentsaezinak… Eta sortzeko, sinesteko, hasteko gogoa duzu berriz ere. Maitatzeko.
Baina ez duzu ahaztu behar kolorea zure begiradaren argitasunaren araberakoa dela beti.
Eta zuk…? Zer margotzen duzu zure bizitzan?
Gazteagoei zuzendurikoa, merkataritza-gune handi eta denda txikien arteko borrokari, azoka txikietakoei eta gaur egungo gizarteko fisiologian tartetxo bat egin nahian plazarik plaza beraien gaiak saltzen dabiltzan saltzaile ibiltariei egindako kritika dibertigarri bat erakutsiz.
Familiari zuzendutako ikuskizuna da non hiru antzezlek Erdi Aroko elezahar bat kontatzen duten. Garai horretako lanbide zein ohitura zaharrak erakusten dituzte, eta publikoaren laguntzarekin istorioa gertatzen den herriko biztanleak beldurtzen dituen batrazio atsegin baten maltzurkeria desegitea lortzen dute.