Amets egiten dakien gizon batek, amets bat amesten du. Hain da ederra eta handia ametsa bizi egiten dela. Hauxe da ikuskizun honetan kontatzen dugun istorioa. Alde batetik, gizona; bestetik, ametsa. Bi pertsonaia hauek emozioz, magiaz eta kolorez beteriko mundu batera eramango gaituzte. Akrobazia, interpretazioa eta umorea. Gehiago nahi duzu?... maitasun ukitu bat beharbada.
Itxi begiak, eskatu nahi bat eta kontuz, ametsa egia bihur baidaiteke.
Diziplina atistiko batzuk elkartzen diren animaziozko ikuskizun bat da: magia, globoflexia eta malabarrak; clown eredutik eta publikoaren hurbiltasunetik apaindurik eta jolasturik hori baita ezinbestekoa ikuskizun honetan.
Bi bidaide tren geltoki batera heltzen dira. Irteera atzeratu egingo da eta itxaronaldia, nekea eta logura hasi.
Iratzartzean, ibilgailu original eta sinestezin batzuetan murgildurik zerbaiten bila ibiltzera nahastuko dituzten mapa baten zati bat aurkituko dute. Arrastoak jarraiturik inoiz irudikatu gabeko lekuetara helduko dira eta hamaika sentsazio berri ere aurkituko dituzte.
Azkenerako, bidaiari itxura eman dioten zati horiek guztiak batuko dituzte, eta hauek berriro ere abiapuntura eramango ditu. Zergatik? Erantzunaren bila, berriz, nekeak eta logurak bereganatuko dituelako
Trenaren soinuak esnaraziko ditu txu-txuuu. Zer egingo dute? Trena hartu ala beraien ametsekin jarraitu?