Lau antzezle eszentrikok zuzenean abesten dute a capella dibertigarriak eta bitxiak diren betiko hogei musikal ezagunen bertsioak, errektoproiekzioan “dozenaka dekoratuk” lagundurik, horretaz gain, beraien grabaketak erabiltzen dituzte “ahots ugariko orkestra bat” eta “dantza talde oso bat” sortuaz.
Demode Quartet umorez beteriko ikuskizun musikal bat da, non bertako lau partaideek emanaldiaren zehar beraien izaera xelebreak erakutsiz harrituko gaituzten. Antzerti-ikuskizun bat a capella abesturiko bertsio bitxiz lagundurikoa, batzuetan pianoak, gitarrak, eskusoinuak eta kutxa flamenkoak ere bai, koreografia atsegin eta elkarrizketa asmotsuak tarteka. Laburbilduta, ordu bat eta hogei minutu guztiz dibertigarria den show bat.
Hamarkadak pasatu dira artista eta aditu euskaldunek “Jatorria”, “Funtsa”, “Gakoa”, Iltzea” bilatzen ari direnetik… “Horrek” ezberdintzen gaitu, desberdinak egiteaz gain, bereizi egiten gaitu.
Lau pertsonaiak dute buruan erabat sartuta Countryaren, Jazzaren, Sambaren, Bollywooden edo Pop modernoenaren jatorria aranetan, mendietan edo Euskal Herriko kaietan bilatu behar dela. “EPA”rekin uste dute frogatu ahal dutela… hau beldurra.
50 minutuko ikuskizuna da, koreografia dibertigarriz, umorez eta betiko klasiko euskaldunen bertsioz jositakoa, eta haurrei zuzentzen zaie, baina zenbait lagun-keinu egiten dizkie handienei.