ZUBI - LAUARIN DANTZA TALDEA

Lauarin Atarrabiako dantza talde bat da, lau dantzari gaztek osatutakoa. Euskal Herriko eta Nafarroako folklore tradizionala bestelako dantza estiloekin uztartzea sustatzen dute, lotura horretatik tradizionaltasun kutsu hori gordetzen duten baina era berean, berritzaileak diren koreografiak sortzen dituzte.

 

Taldeak hainbat ikuskizunetan parte hartu du Euskal Herriko eta Nafarroako geografiaren luze-zabalean, besteak beste, Mielotxin Folk Taldea, Hutsun Txalaparta, Korrontzi, Fanfarre Ardanbera eta Xendrak taldeekin batera egin dute lan. 

 

Egun taldea ZUBI ikuskizunarekin ari da lanean eta El Punto Gunea argien diseinuaz arduratzen da. ZUBIk musika, dantza eta ikus-entzunezko proiekzioak nahasten ditu, ZUhaitzaren eta BIzitzaren arteko lotura irudikatu nahian, bien arteko lotura ZUBI bat definituz. Proiektu honen informazio guztia dosierrean dago eskuragarri.