3, 2, 1, Tricky Jump! Sandra Aguerri Palomarrek sortu eta zuzendutako ikuskizuna da, Nafarroako Antzerki Eskolak ekoitzia.
Juggling drama and emotions hezkuntza programaren esparruan sortu zen, eta antzerkiaren bidez ingelesezko hizkuntza gaitasunak eta adimen emozionala bultzatu eta garatzea du helburu.
Istorioak Annak bizi duen une zail bat kontatzen du, gurasoak galdu berri baititu neskatoak. Bere lagun Daniren irudimenak, jokoak eta, batez ere, adiskidetasunak lagunduko diote Annari dolu prozesu horretan sentitzen dituen emozioak kudeatzen eta bizitzen ari den egoerari aurre egiten.
Apustu arriskutsua, garaikidea, komedia erritmoan eta sorpresaz betea ikuslearentzat. Hainbat lengoaia, antzerki teknika eta publikoarekiko proposamen interaktiboa konbinatzen dituena. El Punto Guneak argien diseinuan parte hartu du, informazio guztia obraren dosierrean aurki daiteke.