CHEZ EMBALLAGE / SANDRA AGUERRI eta ESTI CURIEL

 

CHEZ EMBALLAGE proposamen eszeniko bat da non zuzeneko musika eta antzerkia uztartzen diren istorio bat kontatzeko. Musika banda batek soinu giroa interpretatzen du eta musikariak eurak ere parte aktiboa dira dramaturgia eszenikoaren barnean. Familiei zuzendutako obra bat da.

 

Esti Curiel eta Sandra Aguerri antzezleen ideia originala da istorioa, eurek sortu eta eraiki dituzte eskuz eszenografia, atrezzoa eta jantziak, birziklatutako hondakin eta materialekin, plastikoekin batez ere. El Punto Guneak argien diseinuan laguntzen du, informazio guztia obraren dosierrean aurki daiteke.