Egungo lanak

Agur Peter Pan

Ez utzi amets egiteari, amets egiten duenak bakarrik ikasten du hegan egiten

 

Maria irudimen handiko neskatoa da eta izugarri maite ditu aitonak kontatzen dizkion ipuinak, istorioak eta abenturak. Arratsaldero, orduak pasatzen ditu aitonarekin PETER PAN izatera jolasten.

Baina gau batean, ume galduek, Maria, bere gelatik eramango dute Sekula Betiko Lurraldera, eta orduan, lehen pertsonan biziko ditu abenturak zirraragarriak: piratak, txilintxo, indioak eta James Matthew Barriek idatzi zuen iruditeria osoa bere errealitatearen parte bihurtuko dira.

Oso istorio samurra da, eta bertan, gaur egungo errealitate bat islatzen da: haurren eta aitona-amonen arteko lotura batetik, eta bestetik, gurasoek familia-harreman berri horiek kudeatzeko duten modua.

Txotxongilo eta aktoreen ikuskizuna, sentibera eta dibertigarria, une oro txikien eta handien konplizitatea bilatuko duena eta lehen unetik liluratuko zaituen eszenaratze batekin.

Familia osoarekin gozatzeko, orain eta betiko ipuin bat

Mustutzea, 2025eko martxoaren 25ean arratsaldeko 18:00etan El Punto Gunean.

 

 

  • 50 minutu
  • Formato ertaina 
  • Euskaraz eta gazteleraz      
  • 3 urtetik aurrera  

 

  • AKTOREAK Eva Azpilikueta eta Laura Villanueva
  • EGILEA Ingrid Teixidó
  • ZUZENDARITZA ARTISTIKOA Pere Pàmpols
  • ESCENOGRAFIA Joan Pena
  • MUSIKA SORKUNTZA Franki Moreno
  • ARGIZTAPENA David Lainez
  • ITZULPENA ETA TESTUAREN EGOKITZAPENA Amaia Apalauza 

Yarlekuren lanak 2025eko udazkena.pdf

volver

Agur Peter Pan
Logos