Maleta, sagarrondo txiki eta laster bueltan izateko gogoarekin, Bettinak bonben danbadetatik urruntzeko bere etxea atzean utzi behar izan du. Gudak sortzen dituen mamuetatik ihesi. "Etxe berri"-ra iristerakoan, ezer ez da berak pentsatzen zuen moduan...
Gazteagoei zuzendurikoa, merkataritza-gune handi eta denda txikien arteko borrokari, azoka txikietakoei eta gaur egungo gizarteko fisiologian tartetxo bat egin nahian plazarik plaza beraien gaiak saltzen dabiltzan saltzaile ibiltariei egindako kritika dibertigarri bat erakutsiz.
Aretoko ikuskizun bat da heldu, neskato eta mutikoen bihotz eta pentsamenduak ukiturik utziko dituena. “Yulen uhartea” beldurra gainditzearen istorioa da. Neskato baten bihotzean oso erroturiko beldur bat. Neskatoaren izena Yul da. Yul itsaso zabaleko handitasunean dagoen uharte txiki batean bizi da bere aitarekin. Ama olatu batek eraman zuen bera haurtxo bat baino ez zenean. Bere aita egunero itsasoratzen den arrantzale bat da. Yuli ez zaio ezertxo ere gustatzen itsasoa, baina egunen baten ikaragarrizko abenturak eta egundoko ustekabez beteriko itsaso horretan sartu beharko da. 6 urtetik gorakoentzat egindako antzezlana da, baina antzezlan honek helduei ere zerbait sentiaraziko die.
Taim, urte asko eta asko, eta gehiago bizi izan dituen pertsona bat da. Urte onak bizi izan ditu, besterik gabeko urteak eta oso urte txarrak. Hau da, mundu guztiak bezala. Horregatik, biziaren biziz, gauza asko ikasi ditu, beraz, zerbait esatearren aditutxo bat da, edo munduaren kontura oso jakintsu bat.
Kalean bizi da, eta kalean gauza anitz gertatzen da. Egunez, plaza baten esertzen da eta begiratu egiten du, eta gauez hiri erdiko eserleku baten etzaten da eta hausnartu egiten du. Taimen hausnarketak oso emankorrak dira, hori dela eta, goizetan urduri esnatzen da, gauez pentsatu duena guri kontatzeko gogo biziz.
Bizitza gurpil koloredun bat bezalakoa da: batzuetan epela, besteetan hotza, eta beste batzuetan grisen-eskala ematen du. Baina beti dago bueltaka. Eta ezer ez dela aldatuko pentsatzen duzunean, bat-batean kolore berri bat agertzen da, eta hau nahasturik, tonalitate berriak asmatzen dira, ezberdinak, pentsaezinak… Eta sortzeko, sinesteko, hasteko gogoa duzu berriz ere. Maitatzeko.
Baina ez duzu ahaztu behar kolorea zure begiradaren argitasunaren araberakoa dela beti.
Eta zuk…? Zer margotzen duzu zure bizitzan?