Aretoko ikuskizuna da, haur zein helduei zuzendutakoa. Antzezlanak beldurra gainditzearen inguruko istorio bat kontatzen du, Yulen bihotzearen barrenean oso errotuta dagoen beldur baten istorioa. Itsaso zabalaren handitasunean kokatzen den uharte txiki batean bizi da, bere aitarekin. Ama olatu batek eraman zuen bera haurtxo txiki bat besterik ez zenean eta bere aita egunero itsasoratzen da arrantzatzera. Yuli ez zaio batere gustatzen itsasoa, baina egun batean sartu behar izango da, ikaragarrizko abenturak eta egundoko ustekabeak bizitzera.
6 urtetik gorako publikoari zuzendutako antzezlana da, baina haur zein helduen emozioetara heltzea lortuko du.