Taim, urte asko eta asko, eta gehiago bizi izan dituen pertsona bat da. Urte onak bizi izan ditu, besterik gabeko urteak eta oso urte txarrak. Hau da, mundu guztiak bezala. Horregatik, biziaren biziz, gauza asko ikasi ditu, beraz, zerbait esatearren aditutxo bat da, edo munduaren kontura oso jakintsu bat.
Kalean bizi da, eta kalean gauza anitz gertatzen da. Egunez, plaza baten esertzen da eta begiratu egiten du, eta gauez hiri erdiko eserleku baten etzaten da eta hausnartu egiten du. Taimen hausnarketak oso emankorrak dira, hori dela eta, goizetan urduri esnatzen da, gauez pentsatu duena guri kontatzeko gogo biziz.