Yarleku Antzerki taldearen sortzailea, kalitatezko ikuskizunen ekoizpenean eta banaketan ibilbide profesional zabala duena.
Lan egiteko filosofia humanista izanik, giza antzerkia garatu nahi du, hau da, benetan merezi duten gaiak ukitu, landu eta taularatu.
Denboraren lapurrak obra ikus-entzule garaikideari zuzenean interpelatzen dion lana da, poesiaz, gizarte-kritikaz eta goxotasunez betetako kontakizun baten bidez.
Zuhaitza, basoa, Euskal Herriarekin duen lotura, jendea, garai historikoak, mitologia, usadioak, memoria eta identitatea, antzinako ofizioak… Horiek guztiak oso ikur ahaltsuak dira eta oso errotuak daude komunitate gisa dugun iruditeria kolektiboan. Hortik abiatuta sortu nahi dugu gure hurrengo lana.
Proiektu honen ideia nagusia itxuraz urrunak diren bi mundu – Natura eta gertaera eszenikoa – ikerketa artistikoko espazio batean elkartzea da, gure ondare naturalistikoari, gure nortasunarekiko harremanei eta erabilera kulturalei dagoen ezagutza guztia publikoari nola helarazi diezaiokegun ikertzeko.
Taim, urte asko eta asko, eta gehiago bizi izan dituen pertsona bat da. Urte onak bizi izan ditu, besterik gabeko urteak eta oso urte txarrak. Hau da, mundu guztiak bezala. Horregatik, biziaren biziz, gauza asko ikasi ditu, beraz, zerbait esatearren aditutxo bat da, edo munduaren kontura oso jakintsu bat.
Kalean bizi da, eta kalean gauza anitz gertatzen da. Egunez, plaza baten esertzen da eta begiratu egiten du, eta gauez hiri erdiko eserleku baten etzaten da eta hausnartu egiten du. Taimen hausnarketak oso emankorrak dira, hori dela eta, goizetan urduri esnatzen da, gauez pentsatu duena guri kontatzeko gogo biziz.
Kantauri itsasotik beraien itsasontziekin eta itsasoko izaki ezberdinekin andrazko eta gizonezko arrantzale talde baten kalejira, non beraien zirku-trebetasunak erakutsiko dituzten. Ingurumen-kontzientziazioa lantzera zuzendutako ikuskizuna.
Bizitza gurpil koloredun bat bezalakoa da: batzuetan epela, besteetan hotza, eta beste batzuetan grisen-eskala ematen du. Baina beti dago bueltaka. Eta ezer ez dela aldatuko pentsatzen duzunean, bat-batean kolore berri bat agertzen da, eta hau nahasturik, tonalitate berriak asmatzen dira, ezberdinak, pentsaezinak… Eta sortzeko, sinesteko, hasteko gogoa duzu berriz ere. Maitatzeko.
Baina ez duzu ahaztu behar kolorea zure begiradaren argitasunaren araberakoa dela beti.
Eta zuk…? Zer margotzen duzu zure bizitzan?
Familiari zuzendutako ikuskizuna da non hiru antzezlek Erdi Aroko elezahar bat kontatzen duten. Garai horretako lanbide zein ohitura zaharrak erakusten dituzte, eta publikoaren laguntzarekin istorioa gertatzen den herriko biztanleak beldurtzen dituen batrazio atsegin baten maltzurkeria desegitea lortzen dute.