Zer hartu behar dugu kontuan antzezlan bat idazterako orduan?

2023ko otsailaren 6, astelehena

Ideia bat duzu, istorio bat, bere hasiera, korapilo eta amaierarekin eta berau osatzen duten pertsonaiekin. Dena paperean. Baina nola bihur daiteke ideia hori gidoi? Nola har dezake forma?

 

Obra baten egitura ezagutzea da gidoia idazten hasteko punturik garrantzitsuenetako bat; izan ere, zenbait elementu kontuan hartu behar dira koherentzia bermatu ahal izateko:

 

  • Aktoak: Aktoak obraren zati bakoitza neurtzeko eta narrazioa egituratzeko erabiltzen dira. Hala ere, denbora tarte oso luzeak izaten dira eta horregatik koadroetan banatzen dira. Azken horiek, normalean, dekorazio edo eszena aldaketak ematen direnean banatzen dira.

  • Eszenak: Koadroak eszenaz osatuta daude, istorioaren narratiban ematen diren jauziak dira.

  • Akotazioak: Testuarekin, elkarrizketarekin batera doazen azalpenak dira. Parentesi artean aurkezten dira eta egileak egiten dituen oharrak izaten dira, obra berak zehazki nahi duen moduan gara dadin. Pertsonaia bat edo leku bat nolakoa den, aktore batek testuaren zati bat nola interpretatu behar duen edota eszenografiaren inguruko iradokizunak izan daitezke.

  • Elkarrizketak: Elkarrizketek pertsonaia bakoitzak dioena jasotzen dute. Solaskide bat baino gehiagoren artean gerta daitezke, bakarrizketa formatuan edo zuzenean publikoarekin hitz eginez.

 

Antzezlan bakoitzak bere egitura du, ezberdina, baina garrantzitsua da puntu horiek guztiak kontuan hartzea gidoi argi bat idazteko eta emaitza on bat lortzeko.

 

EL PUNTO GUNEA-n espazio ireki eta irisgarri bat eskaintzen diegu artistei, sorkuntzari eta garapenari bide eman diezaioten. Horrela, artearen eboluzioa eta esperimentazioa bultzatzen jarraitzen dugu.

 
Zer hartu behar dugu kontuan antzezlan bat idazterako orduan?

Zerrendara itzuli