Zur eta lur, sustraietatik kimuetara

2022ko maiatzaren 18, asteazkena

Egun hauetan zehar Yarleku konpainiako kideok Bertiz eta Baztan aldean ibili gara, gure hurrengo proiektuari “Zur eta lur, sustraietatik kimuetara” hasiera ematen. Lehen fase honetan ikerketzea dugu helburu, basoa eta bere ingurua gertutik ezagutzea, alegia. 

 

Horretarako, Juan Goñi izan dugu bidelagun, Nafarroako basoak eta euren dibertsitatea aski ondo ezagutzen dituen profesionala. Berari esker, basoa sentitu dugu eta bere parte izan gara, Juanek dioen moduan, gu ere basoa baikara.

 

Hauek izan dira bere eskutik ezagutu ditugun tokiak:

  • Torskatako ur jauzien ibilbidea, Donamarian
  • San Juan Xar-ko erreserba naturala
  • Infernuko errota
  • Bertizko Jaurerria, natur parkea
  • Donejakue bideko ibilbidea Belateko pagaditik
  • Gorramendiko bidea
  • Amaiurko gaztelua

Zuhaiza, basoa, Euskal Herriarekin duen lotura, jendea, garai historikoak, mitologia, usadioak, memoria eta identitatea, antzinako ofizioak… Horiek guztiak oso ikur ahaltsuak dira eta oso errotuak daude komunitate gisa dugun iruditeria kolektiboan. Hortik abiatuta sortu nahi dugu gure hurrengo lana.

“Zur eta lur, sustraietatik kimuetara” proiektuak Innova programaren bidez, Nafarroako Kutxa eta “la Caixa” Fundazioen laguntza jasotzen du.

 
Zur eta lur, sustraietatik kimuetara

Zerrendara itzuli