MARTXOAREN 14TIK 18RA
20 ORDUKO FORMAKUNTZA
ORDUTEGIA: 09:30ETATIK 13:30ETARA
ZUZENDUTA: SORTZAILE ESZENIKOAK, ANTZERKIGILEAK, AKTOREAK, ANTZERKI-IKASLEAK…
Ikastaro praktiko honetan, aktore-talde batek, bakarrizketa eta eszena batzuetatik abiatuta, aurrez hartutako erabakiei aurre egingo die, bai pertsonaiak eraikitzean, bai haiek eszenaratzean.
Formakuntzan zehar, hirugarren elementuak, “Ikusleak”, zeregin aktiboa izango du, parte hartzaile eta epaile izango da. Egoera berriak, erronkak eta kontraesanak sortuko ditu, bai aktorearentzat, bai lankideentzat, eta elkarrekin konpondu beharko dira.
Ikastaro honen metodologiak abiapuntu berria du; izan ere, aktore eta zuzendari baten eguneroko lana ez bezala, oraingoan, ikasleak sistematikoki eta denbora errealean egingo dio aurre bere erabakiek ikusleengan duten eraginari.
Patxi Barcok (aktorea, akrobata eta dantzaria) tailerra zuzenduko du. Bere analisi eta proposamenez gain, gainerako lankideak ere erabiliko ditu, lana erakusten ari diren aktoreak edo aktoreek eragiten dizkieten emozioen inguruan parte hartzeko eta manifestatzeko.
Ikastaro honen helburu nagusia ikuslea gure lanbidearen garapenean hartzen ditugun erabakietan kontuan hartzea izango da.
Horretarako, profesional bakoitzak testu bat (bakarrizketak edo eszenak aktore gehiagorekin), edo interpretaziorako proposamen bat aurkeztuko du ikastaroaren hasieran.