Taldearen Mugimendua prestakuntza intentsiboa María Caudevillarekin

2025ko azaroaren 13, osteguna
 
PRESTAKUNTZA · EL PUNTO GUNEAN
«Taldearen Mugimendua»
Arnasa, keinu eta mugimendua lantaldean María Caudevillarekin (Baraka Teatro)

📅 Datak: 2025eko abenduaren 4tik 7ra

🕙 Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara

📍 Tokia: El Punto Gunea 

➡️ Inbertsioa: 100 euro

✍🏿 Izen emateahttps://forms.gle/PMAYtgyxShDcdV636

 
 
Tailerrari buruz
Tailer honek arreta jartzen du taldea sormen-indar gisa ulertzen, nortasun anitz eta bereziz osatutako gorputz kolektibo gisa.
 
Mugimendutik eta talde-prozesutik abiatutako joko-dinamiken bidez landuko ditugu:
  • Zentzumen guztien bidezko entzute aktiboa.
  • Parte-hartzaile bakoitzaren adierazpen autentikoa.
  • Konexio kolektiboa sormen-fluxuarekin.
  • Gure ekarpen bakarraren kontzientzia taldean.
Prestakuntza honek 4 jardunaldi izango ditu, goizez, 4 ordukoak.
 
Baldintzak eta gomendioak
  • Arropa erosoa eta kolore neutrokoa erabiltzea.
  • Lana oinutsik egiten da.
María Caudevillari buruz
Arteen eta dantzaren arloan trebatua Londresen eta New Yorken, María Caudevilla Doktore Internazionala da Madrilgo Complutense Unibertsitatearen eta London Universityren eskutik, eta Teatro de La Abadíako 2007ko Prestakuntza Taldeko kide izan zen.
 
2008an sortu zuen Baraka Teatro, eta haren sorkuntzek Sorkuntza Garaikidearen Saria jaso dute eta Max Sarietarako hiru izendapen lortu dituzte. Finalista izan da Zuzendari Emakumeen Estatuko Lehiaketan, Talent Madriden eta Cultura Inquietan, eta CELCITen Merezimendu Bereziko Domina jaso du Iberoamerikako Arte Eszenikoen garapenean egindako ekarpenagatik.
 
2024an XXVII. Estatuko Zuzendari Emakumeen Lehiaketako lehen saria irabazi du, eta ohiko kolaboratzailea da Teatro Español eta Centro Dramático Nacional bezalako erakundeetan.

mariacaudevilla.com

Instagram: @barakateatro

Antolatzaileak: 


Taldearen Mugimendua prestakuntza intentsiboa María Caudevillarekin

Zerrendara itzuli

Logos