Ikastaro honen asmoa sorkuntza-lan bat taldean antolatzeko jarraibideak, protokoloak eta moduak azaltzea da, izan dadin, aldi berean malgua eta zehatza , bai eta haren fase desberdinak analitikoki sistematizatzea ere, prozesuan parte hartzen duten guztiek beren benetakoena adierazi ahal izan dezaten, katarsi sortzailea, metodoa eta zorroztasuna uztartuz.
Lan-metodo horretan, eskuzabaltasun, arreta eta bestearekiko errespetu handia behar da, eta beharrezkoa izango da mundu guztiak bere talentua proiektu komunaren mesedetan ardaztea.
Partaidetza izen-emate ordenean.
Izen-emateak: https://forms.gle/oSWWMoMxSqXPb8WV6
Balioa: 100 euro.
Iraupena: 20 ordu
Enric Ases
Aktorea, zuzendaria eta antzerkigilea da, eta La Fura dels Baus, Tricicle, Teatre de Guerrilla, Malpelo edo Lali Ayguade bezalako konpainietan egiten du lan.
Zotal Teatre, Los Los y Los Dos Los bezalako talde enblematikoetako kide eta sortzaileetako bat izan da, eta sari garrantzitsuak jaso ditu bere ibilbidean zehar, besteak beste, Bartzelonako Kritikaren saria (1992-2018), zuzendaritza onenaren FETEN saria (2019), BBVA Antzerki Saria (2019), FAD Sariak (1992-1998-2018) eta familientzako ikuskizun onenaren Max Saria (2021). Vic-eko Institut del Teatre, ERAM (Gironako Eskola Unibertsitarioa), Vilniuseko Unibertsitatea (Lituania), El timbal eta Eòliako irakasle taldeko kide izan da. "Creación escénica en equipo. El círculo animado" liburuaren egilea da eta azken urteotan talde artistikoei laguntza eta aholkularitza ematen espezializatu da, antzerki, dantza eta zirku ikuskizun askotan parte hartuz. Informazio gehiago www.ferotge.com