SORKUTZA EGOITZEN LAUGARREN DEIALDIA

2022ko ekainaren 14, asteartea

Sorkuntza Egoitzen laugarren deialdia ezagutzera ematen dugu, aurten modalitate ezberdin baten berrikuntzarekin: Dramagintza Modalitatea. Gogorarazten dugu pertsona edo talde bakoitzeko proiektu bakarra aurkeztu ahalko dela eta modalitate bakarrean parte hartzeko aukera izango duela.

2022ko egoitzen modalitateak

ZIRKU MODALITATEA

Egoitza hau ikerketa-lana egin nahi duten artista edo zirku garaikideko konpainia profesionalentzat dago zuzenduta. Artista hauen lana aretoan zein kalean egin daiteke.

HAURTZAROA ETA GAZTAROA MODALITATEA

6 urtetik gorako haurrentzat edota gazteentzat ikuskizunak ekoizteko ikerketa-ideia bat duten artistei, taldeei eta konpainiei zuzenduta dago egoitza hau. Helburua: publiko horrentzat ikuskizunen ikerketa sustatzea, antzerkia balioetan oinarritutako hezkuntza transmititzeko tresna gisa ulertuz. Bereziki, proiektuaren kalitate artistikoa eta landu nahi diren hezkuntza eta gizarte balioak baloratuko dira.

LANZADERA MODALITATEA

Sortzen ari diren konpainien proiektuak aukeratzeko helburua du modalitate honek, profesional gisa euren lehen ikuskizuna aurrera eramateko asmoz. Proposamenak edozein publiko eta diziplina eszenikori zuzenduta egon daitezke. Ez dira erakusketa-lanak kontuan hartuko.

Modalitate honetan hautatutako proiektua El Punto Gunea-ko taldeak aukeratuko du. Hamar hilabetez aholkularitza eskainiko zaio talde irabazleari bere jarduera profesionala abian jarri ahal izateko (jarraipena administrazio eta zerga arloetan, finantzaketa bilatzeko laguntza eta aholkularitza, laguntza ekoizpen zein teknika-lanetan…).

Lankidetza, ahal den neurrian, hautatutako proposamenera egokituko da. Modalitate honek ez du diru-laguntzarik, hala ere, finantzaketa bilatzen lan egingo da egoitzak irauten duen bitartean. Proiektuak irauten duen bitartean taldeak lanerako espazioak erabilgarri izango ditu, El Punto Gunea-k eskainitako guztiaren aprobetxamendua baloratuko da eta hautatutako proiektuak lan egiteko jarrerarik erakusten ez badu, laguntza bertan behera geratuko da.

DRAMAGINTZA MODALITATEA

Egoitza hau haur zein gazteei zuzendutako literatur testu bat idazteko interesa duten gazteei zuzenduta dago. Horretarako, prozesuan zehar hainbat antzerkigileren laguntza izango dute, euren esperientziatik eta tutoretza ezberdinen bidez, lehen urrats horietan beharrezkoa den laguntza guztia eskainiko diete.

Kontsultatu hurrengo dokumentuan modalitate bakoitzaren informazioa:

Deialdia EUSKERAZ

SORKUTZA EGOITZEN LAUGARREN DEIALDIA

Zerrendara itzuli