SORKUTZA EGOITZEN 5.DEIALDIA

2023ko maiatzaren 11, osteguna

Sorkuntza Egoitzen bosgarren deialdiaren oinarriak zehaztu ditugu helarazi dizkiguzuen zalantzen aurrean. Gogoan izan pertsona edo talde bakoitzeko proiektu bakarra aurkeztu ahalko dela eta modalitate bakarrean parte hartzeko aukera egonen dela.

2023ko egoitzen lau modalitateak

1.Zirkua

Ikerketa lan bat garatu nahi duten zirku garaikideko artista edo konpainia profesionalei zuzendutako egoitza. Lana aretoko zein kaleko lanerako izan daiteke. Deialdiaren itxiera: 2023ko ekainaren 30ean. [Oinarriak 2. orrialdean]

2.Haurtzaroa eta gaztaroa 

6 urtetik gorako haur eta/edo gazteentzako ikuskizunen ekoizpena garatzeko ikerketa-ideia duten artista, kolektibo edo konpainiei zuzendua. Deialdiaren itxiera: 2023ko ekainaren 30ean. [Oinarriak 4. orrialdean]

3.Lanzadera 

Profesional gisa lehen ikuskizuna planteatzen duten konpainia berrien proiektuetarako da. Proposamenak edozein diziplinatakoak izan daitezke, eta edozein publikori zuzenduak. Erakusketa-lanak ez dira kontuan hartuko. Deialdiaren itxiera: 2023ko ekainaren 30ean. [Oinarriak 6. orrialdean]

4.Dramaturgia 

Antzerkigile gisa prestakuntza handitu nahi duten eta haur eta gazteei buruzko testu dramatiko bat sortzeko interesa duten gazteei zuzendutako egoitza. Horretarako, hainbat antzerkigileren laguntza izango dute, beren esperientziatik lehen urrats horietan gidatuko dituztenak. Deialdiaren amaiera: 2023ko uztailaren 31. [Oinarriak 8. orrialdean]

Kontsultatu hurrengo dokumentuan modalitate bakoitzaren informazioa gazteleraz PDF honetan, aurki euskaraz! 

 

/uploads/files/RESIDENCIAS%20EUSKERA%202023.pdf

SORKUTZA EGOITZEN 5.DEIALDIA

Zerrendara itzuli