SORKUNTZA PROZESU KOLEKTIBOAK

2022ko azaroaren 17, osteguna

El Punto Gunean sorkuntza prozesu kolektiboen inguruko ikastaro bat jarri dugu martxan, Enric Ases-en eskutik. Helburua taldean sorkuntza-lan bat antolatzeko jarraibideak, protokoloak eta moduak azaltzea da, aldi berean malgua eta zehatza izan dadin. Horrez gain, lanaren faseak analitikoki sistematizatzen ikasiko da, prozesuan parte hartzen duten guztiek euren alderik benetakoena adierazi ahal izateko.

 

Lan metodologia honetan eskuzabaltasuna, arreta eta bestearekiko errespetua ezinbestekoak izango dira. Beharrezkoa izango da mundu guztiak bere gaitasunak proiektu kolektiboaren mesedetan ardaztea.

 

Klase teoriko eta praktikoetan honako hauek landuko dira:

 

  • Sorkuntza kolektiboko antzerkiaren testuinguru historikoa
  • Lan-talde bat antolatzeko tresnak
  • Brain storming-aren teknika
  • Inprobisazioaren teknika
  • Prozesuaren barne dinamika

 

20 orduko formakuntza izango da, egunean 4 ordu egingo dira eta 100€ izango dira guztira. Ordutegia parte-hartzaileen beharretara egokituko da.

 

Tailerra sortzaile eszenikoei, aktoreei, dantzariei, zirkuko artistei, antzerkigileei, eszenako zuzendariei, irakasleei eta antzerkiko ikasleei zuzenduta dago, aurretik esperientzia duten edo ez kontuan hartu gabe.

 
SORKUNTZA PROZESU KOLEKTIBOAK

Zerrendara itzuli