PATEAk, Estatuko Kaleko Artista Profesionalen Elkarteak, Senda proiektua jarri du abian, espazio publikoetan arte eszenikoen zirkuitu bat garatzeko eta ondoren, landa-eremuetara hurbiltzeko.
Hainbat autonomia-erkidegotako landa-populazioek proposamen eszeniko ezberdinak jasoko dituzte. Herri horietan, aldi berean, bitartekaritza ekintzak egingo dira eta kaleko arteari lotutako ikusle berriak sortzeko jarduerak eramango dira aurrera.
Horrela, Senda proiektuari hasiera emango zaio, hurrengo herriak izango dira lehenak: Forcall (Castelló), Rubena (Burgos) eta Catoira (Pontevedra).