Proyecto Latxa _ Nafarroako eszena gaztea

2023ko abenduaren 28, osteguna

horiek prestakuntza- eta hezkuntza-tresna gisa duten gaitasuna sustatzeko gunea da. 

2012. urtean hasi ginen lanean, eta, gaur egun, konpainia eta artista profesionalak hartzen ditugu gure egoitzan, sortzen hasten ari direnei laguntzen diegu, prestakuntza eta egoitzak eskaintzen ditugu eta gizarte-konpromiso argia duten ikuskizunak ekoizten ditugu, Yarleku gure antzerki konpainiarekin. 

Guzti horrek ikaskuntzak, esperimentazioak, lankidetzak eta sortzen ari diren sareak eskaintzen dizkigu, eta pixkanaka komunitatea ehuntzen ari gara gure eguneroko jardunaren inguruan eta honen ondorioz. 

Latxa proiektua da eskuartean dugun azken ekimena; proiektua Nafarroako ekosistema kulturalari egin nahi genion ekarpen gisa hasi zen, bai eta arte eszenikoetara gazteak hurbiltzeko nahiak mugituta, gaztetzat hartuta 14 eta 22 urte bitarteko adin-tartea. 

Gure bultzada gure esperientzietatik eta arte eszenikoetan profesionalizaziorako bidean antzemandako gabezietatik sortua da. 

Latxa proiektuak hiru zutabe ditu: 

Eszena Gaztea topaketak, urtarrilaren 23, 24 eta 25ean: publikoak sortzeari, artista berrien prestakuntzari buruzko gogoeta eta honen inguruan Estatuko beste leku batzuetako esperientziak ezagutzeko. 

El Punto Gaztea 2024ko martxotik aurrera Nafarroako 8 herritan garatu nahi den programa bat da. Bertan, suspertzen ari diren artista gazteak, herrietako gazteekin elkarlanean ariko dira gazteentzako kultur jarduerak programatzen. 

La compañía. Programa honen helburu bakarra gazte gutxi batzuk antzerki-konpainia berri bat martxan jartzera bultzatzea da eta, nahi izanez gero, beren kabuz proiektuarekin jarraitzea. 

 
Proyecto Latxa _ Nafarroako eszena gaztea

Zerrendara itzuli

Logos