"MIRADAS. HISTORIA DE UNA LEYENDA"

2022ko urtarrilaren 21, ostirala

MAIATZAREN 16TIK 20RA

20 ORDUKO FORMAKUNTZA

ORDUTEGIA: 09:30ETATIK 13:30ETARA

ZUZENDUTA: ANTZERKIKO ETA ARTE ESZENIKOKO JENDEA, BAINA BAITA EDOZEIN ARTE SORTZAILEEI ERE.

Ikastaro honetan, sormen dramatikoarekin eta irudikapen-hizkuntzekin zuzenean lotutako zenbait gai planteatzen dira. Antzerkiaren oinarrizko bi kontzeptu manipulatuko dira: espazioa eta denbora.

Istorio bat osatzen duten funtsezko elementuak aztertuko dira, eta, ondoren, interpretazioarekin jolastuko da, hasierako proposamenaren oinarrizko kontzeptuak nabarmentzeko edo hobeto azaltzen lagunduko diguten hizkuntza berriak bilatzeko, edo hasierako narratibatik itxuraz urruntzen den proposamen berria sortzeko, hasierako begirada goratu edo zabaldu dezaketen beste adierazpen-bide batzuk irekitzeko.

Aldi berean, espazioko proposamen bakoitzean kontatu nahi den historiarako hizkuntzarik egokiena bilatzen den bitartean (testu-antzerkia, antzerki objektiboa, musikala, clown, maskarak, dantza…), proposamen bakoitzaren denbora dramatikoa baloratzen da. Etengabe errepika daitezkeen istorio laburrak, narrazioaren zatiketa, denbora “normala” edo denbora hauspeatua… mugimendu estatikoa, ekintzaren isiltasuna…

Ikastaro honen helburu nagusia, artista bakoitzak bere hizkuntza bilatzea, sorkuntza-ateak irekitzea, hasierako kontzeptua edo abiapuntua alda dezaketen hainbat begirada izatea, eta historia bat interpretatzeko, irudikatzeko edo erakusteko modu berrietara bidaiatzea izango da.

 

IZENA EMATEKO ORRIA

Zerrendara itzuli

Logos