Mara-Mara Kabareta jaialdiaren edizio berri baterako egoitza deialdia abiarazi dugu, El Punto Guneak antolatutako neguko zirku proiektua, gazteei eta familiei zuzendua dago.
Neguko zirkua Europako hiri askotako tradizioa da, eta bertako biztanleen egutegien ezinbesteko hitzordu bihurtu dira. Mara-Mara kabaretak ohitura horri jarraitu nahi dio, eta Nafarroako espazio eszeniko desberdinetako biztanleen gabonetako egutegietan ezinbesteko ekitaldi bihurtu nahi du.
El Punto Gunearen sormen eta prestakuntza lan moduari jarraituz, eginez ikasteko proiektua da Mara-mara deialdia. Artisten aukeraketa baten ondoren, azken antzezpen bat antolatzen da zirkuko ikuskizun desberdinek eta tokiko, estatuko eta/edo nazioarteko artistekin, hauek prestakuntza esplizitua eta zuzendaritza artistikoa jasotzen dute. Jaialdiak gaur egungo zirkuko piezak eta tradizionalagoak uztartzen dituen eszena izan nahi du.
Gutxi gorabehera 5 eta 10 minutu bitarteko iraupena duten artista gazteek sortutako saioak bilatzen ditugu. Sei eta zazpi pieza artean aukeratuko dira, jasotako proposamenen iraupenaren eta kalitate artistikoaren arabera. Obrak pertsona bakarrekoak edo taldekoak izan daitezke eta edozein zirku-diziplinakoak. Talde edo artista bakoitzak nahi adina pieza aurkez ditzake lehiaketara, baina artista edo talde bakoitzak horietako bat baino ezin izango du egin jaialdian.
2023-2024 Mara-Mara Kabaretean parte hartzeko lehiaketa-deialdia zabalik dago eta proposamenak 2023ko irailaren 28 arte aurkeztu ahal izango dira honako formulario honen bidez: https://forms.gle/4HTDPUoZRs3sBkrx8 Lehiaketan aurkezten den pieza bakoitzeko formulario bat bete behar da (ez dago mugarilk.
Hautatutako artistek konpromisoa hartzen dute 2024-2025eko Gabonetan antolatzen diren Mara-Mara kabareteko funtzioetan jarduteko. Emanaldiak ordainduak izango dira eta parte-hartzaileei alta emango zaie gizarte-segurantzan, beren konturako langileak ez badira. Gainera, 5 jardunaldiko doako prestakuntza jasoko dute prestigio dun irakasle baten eskutik, abenduaren 5tik 9ra. Tailer hau beste artista batzuei irekita egongo da plazak bete arte, izen-ematearen hurrenkeraren arabera eta 100 euroko ekarpen ekonomikoarekin.