Latxa Topaketak geldialdirako, arte eszenikoen sektorea barrutik begiratzeko eta galderak partekatzeko leku gisa sortzen dira. Gazte artista emergenteentzat eta kultur eragileentzat pentsatutako espazioa da, oraina hobeto ulertu eta, batez ere, etorkizun posibleak irudikatzeko.
Ekitaldi bat baino gehiago, esperientziak eta egiteko moduak gurutzatzen diren topagunea da. Elkar entzuteko eta komunitatea ehuntzen hasteko lekua.
Hirugarren edizio honetan, Latxa Topaketak Te Veo Jardunaldiekin elkartzen dira, Te Veo – Haur eta Gazteentzako Arte Eszenikoen Elkarteak bultzatuta.
Elkartze hau ez da kasualitatea: testuinguruak, esperientziak eta belaunaldiak elkartzeko beharretik sortzen da, sektorea modu zabalago eta konektatuago batean pentsatzeko. Te Veok, bere ibilbidearekin eta estatu mailako konpainien sarearekin, begirada finkatu bat eskaintzen du, hasten ari direnen energiaren eta galderen ondoan.
LAN-MAHAIAK
Jardunaldien bihotza elkarrizketa partekaturako espazio bat da. Ez dago ohiko ponentziarik, ezta erdigunea hartzen duten ahotsik ere: hemen pertsona guztiek plano berean parte hartzen dute.
Ideiak partekatzeko eta kontrastatzeko mahai irekia proposatzen da. Bi bitartekarik zaindutako espazioa izango da, eta relatoria batek bertan sortzen dena jasoko du.
Elkarrizketa arte eszenikoen egungo erronkekin zuzenean lotzen diren hiru ardatzen inguruan antolatuko da:
Jardunaldia elkarrizketa-mahai bateratu baten inguruan egituratuko da, non kultur sektoreko profil desberdinetako profesionalek parte hartuko duten, honako ardatz tematikoen inguruko ikuspegi osagarriak eskainiz:
Mahai berean ikuspegi ezberdinak elkartuko dira:
tokiko artista gazteak, beste lurralde batzuetatik gonbidatutako artistak eta sektoreko profesionalak (programazioa, jaialdiak, interpretazioa, irakaskuntza…).
Eta publikoa ere ez da kanpoan geratzen: esku hartu, galdetu eta edozein unetan elkarrizketaren parte aktibo izan daiteke.
Latxa Topaketak – Te Veo Jardunaldiak ezagutza sortzeko modu partekatu baten aldeko apustua dira. Hemen ideiak ez dira inposatzen: topaketaren bidez agertu eta garatzen dira.
PROGRAMA
📍 CIVIVOX CONDESTABLE (Kale Nagusia, 2 · Iruña)
16:00 – 19:30
Te Veoren asanblada
📍 CIVIVOX POMPELO (Salesianos plaza, 7 · Iruña)
19:30 – 20:00
Akreditazioak
20:00
Irekiera
20:30
“Mi carrera” – Paula Puchalt
Civivox Pompeloko auditorioan
📍 CIVIVOX POMPELO (Salesianos plaza, 7 · Iruña)
09:30 – 10:00
Irekiera · Akreditazioak
10:00 – 11:30
Eztabaida-mahaia
Gelatik aretora
Alba Suay eta Edurne Penarekin
11:30 – 12:00
Kafea
12:00 – 13:30
Eztabaida-mahaia
Gelatik aretora
Moderatzaileak: Edurne Pena eta Alba Suay
13:30 – 16:30
Atsedenaldia
16:30 – 18:00
Eztabaida-mahaia
Gazteentzako egoitzak eta mugikortasun artistikoa
Abigail Ballester eta Edurne Penarekin
📍 Gayarre Antzokia (Antso III. etorbidea, 1 · Iruña)
20:00
“RAGOH” – Riart Company
📍 CIVIVOX POMPELO (Salesianos plaza, 7 · Iruña)
09:30 – 10:00
Irekiera · Akreditazioak
10:00 – 11:30
Eztabaida-mahaia
Nork programatzen du nor?
Moderatzaileak: Edurne Peña eta Eva Ferré
11:30 – 12:00
Kafea
12:00 – 13:30
Eztabaida-mahaia
Nork programatzen du nor?
Eva Ferré eta Edurne Peñarekin
Amaiera
“Tres Elementos” (bertsio laburtua) – Mago Hodei
Civivox Pompeloko auditorioa
EZTABAIDARAKO GAIAK
Tentsio bat dago antzerkia tresna pedagogiko gisa ulertzearen eta esperientzia estetiko autonomo gisa ulertzearen artean. Antzerkia gelara sartzen denean, instrumentalizatua izateko arriskua du; ikasleak aretora sartzen direnean, berriz, ikusitakoa interpretatzeko tresnarik ez izatea gerta daiteke. Uste dugu hezkuntzaren eta antzerkiaren arteko harremana paradoxaz beteta dagoela: publiko askeak sortu nahi dira egitura oso normatiboen bidez. Eskolak ordenatzen du; antzerkiak, aldiz, desoreka sortu eta zalantzan jartzera gonbidatzen du. Nola uztartzen dira gela eta aretoa?
Posible al da gaur egungo mugikortasunak sistema artistari baino gehiago mesede egitea? Izan ere, sustraitzea baino gehiago zirkulazioa lehenesten du, arriskuaren gainetik moldagarritasuna saritzen du eta esperientzia kapital profesional bihurtzen du. Zer gertatuko litzateke mugikortasuna finantzatu beharrean iraunkortasuna eta testuingurua finantzatuko bagenitu?
Programazioa ez da ekintza neutroa: idazketa modu bat da, errealitate bat eraikitzen duen erabakia. Programatzailea al da narrazioa eraikitzen duena, ikusgarria eta ikusezina definitzen dituena? Sistema instituzional batek benetan disidenteak diren praktikak sostengatu al ditzake? Programatzaileak ez ditu soilik obrak hautatzen: errealitate eszeniko bat sortzen du, eta berak definitzen du zer dabilen zirkulazioan eta zer geratzen den bazterrean.