ITZULIA KONPAINIA EL PUNTO GUNEAN

2021ko azaroaren 11, osteguna

Aste honetan, Baionatik etorri dira Itzuli Konpainiako neskak, “Oihana” antzezlanan lan egiten jarraitzeko, El Punto Gunea, Itzuli Konpainia eta ATX Teatroaren arteko koprodukzioa. Otsailaren 6an estreinatuko da Scène Nationale du Sud Aquitain, Quintaou Antzokia, Angelu.

“Etorkizun hurbil batean, Oihana, Lur bere amarekin eta Argia, bere amatxirekin, bizi da. Mendeetan zehar, jakintzak eta ohiturak, familiako emakumeen artean transmitituak izan dira dantzaren bitartez. Baina, katea moztu egin da. Oihana, ez da gai hizkuntza hau eta dakartzan sekretuak ulertzeko. Gau batez, Oihana, ametsetan bidaiatzen ahal duela ohartzen da. Ordutik, ausardiaz eta kuriositate haundiz, bere iragana deskubritzera abiatzen da eta honekin batera, hizkuntza misteriotsu hau hitzegiten duten emakumeak ezagutzera: Sorginak”

ITZULIA KONPAINIA EL PUNTO GUNEAN

Zerrendara itzuli