Horretarako, partiturak, idazketa automatikoa eta bestelako sorkuntza-baliabideak erabiliko ditugu. Helburua irudimena piztea, gorputzaren adierazpen-aukerak arakatzea eta sortzen den materialari forma ematea izango da, pixkanaka pieza eszeniko txikiak eraikitzeko.
Iraia Elias Muniain
Aktorea, sortzailea eta zuzendaria. Buenos Airesko Cabuia eskolan trebatu zen, Jacques Lecoq-en pedagogian oinarritutako prestakuntzan. Ttak teatroaren sortzailea da, eta Metrokoadroka eta Kamikaz kolektiboetako kidea. Ibilbide zabala du antzerkigintzan, zuzendaritzan eta ikus-entzunezkoetan. Bere azken lanen artean Bi baso bat ur, Renata eta Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi daude. Zineman eta telebistan ere parte hartu du, besteak beste, Amama, Hondar ahoak eta Intimidad lanetan.
Amancay Gaztañaga Sagarzazu
Aktorea, antzerkigilea, zuzendaria, idazlea eta musikaria. Madrilgo RESADen interpretazioan lizentziatua, Kamikaz kolektiboaren sortzaileetako bat da. Renata, Matriuska eta Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi lanetan parte hartu du. Atzerrian lurra garratz antzezlana idatzi eta zuzendu du Ander Lipusekin batera. Lau liburu argitaratu ditu, eta ikus-entzunezkoen arloan ere jardun du, besteak beste, Piztiak telesailaren gidoilari eta zuzendarikide gisa.
Lekua: El Punto Gunea, Aizoain
Datak eta ordutegia: abenduak 6tik- 8ra, goizeko 10:00etatik, 14:00etara
Izen-emateko formularioa hemen bete: https://forms.gle/PegzB7QzP6jsXfDf9
Ekarpena: 100 euro
Sorkuntzan murgiltzeko, esperimentatzeko eta norberaren lengoaia eszenikoa esploratzeko aukera.
Zalantzarik baduzu idatzi: elpuntogunea@gmail.com helbidera
ANTOLATZAILEAK:
