Girando por Navarra / Bira Nafarroan Barna jaialdiak bere hirugarren edizioa iragarri du

2023ko urtarrilaren 23, astelehena

Girando por Navarra / Bira Nafarroan Barna jaialdiak hirugarren edizioa ospatuko du 2023an, bi urtez jarraian sortzen ari den musika eszenari babesa eman ondoren. Parte hartzen duten artistek komunitate osoko hainbat herritako espazio kultural publikoak beteko dituzte eta bi etapatan egingo dute, lehena udaberrian eta bigarrena udazkenean.

 

Izena ematea urtarrilaren 30a baino lehen egin beharko da, Navarra Live Music! webgunean.

 

Hasierako aukeraketa baten ostean, udalek aukeratuko dituzte beren herrietan arituko diren interpreteak. Aurreko edizioetan 50 kontzertu baino gehiago egin ziren eta honako artistek hartu zuten parte : Chill Mafia, Andrea Santiago, Katanga Dub, Cobardes, Xtasy, Los Flamingos,Lemon y Tal, Gussy, Monte del Oso, Bastardix, Bourbon Kings, Moisés no Duerme, La Topadora, Exnovios, La Furia,Ángel Ocray eta Ibil Bedi, besteak beste.

 

Hirugarren edizio honen inguruko informazio guztia eskurgarri dago www.navarralivemusic.com-n. 

 
Girando por Navarra / Bira Nafarroan Barna jaialdiak bere hirugarren edizioa iragarri du

Zerrendara itzuli