ZIRKU modalitatea
ZIRKUko modalitatean, aukeratutako proposamena Gaspar Illoro Valdemoros-en "Motxila" izan da. Guztiok gainean daramagun motxila horren inguruan hausnartzen duen lana da, batzuetan kendu nahiko genukeena eta zama handia izaten dena, baina, aldi berean, garen modukoak izatea eragiten diguna.
HAURTZAROA eta GAZTAROA modalitatea
HAURTZARO eta GAZTAROA modalitaterako hautatutako konpainia RIART izan da, Idoia Rodriguez eta Rafa Arenasek osatua. Euren proposamenean dantza ikuskizun baten bidez (tailer batekin eta hitzaldi batekin batera) erresilientziaren gaia lantzea planteatzen dute.
LANZADERA modalitatea
LANZADERA modalitaterako aukeratutako proposamena, kasu honetan ere, RIART konpainiarena izan da, Idoia Rodriguezek eta Rafa Arenasek osatua. Gazteekin parkourra lantzen duen proiektu bat abian jartzean datza, ideia lau eguneko hiri kanpamendu bat egitea da, diziplina ikuspegi ezberdinetatik landu ahal izateko.
DRAMAGINTZA modalitatea
Deialdi honen modalitate berrirako, DRAMAGINTZA modalitaterako alegia, Lucia Luquin-en proposamena aukeratu da. Haur eta Gazteentzako Antzerki Sari Nazionala den Itziar Pascual antzerkigilearen laguntzarekin, haur eta gazteei buruzko testu dramatiko bat sortuko du.