Nafarroako hiriburuak Mara Mara Kabaretari irekiko dizkio ateak abenduaren 29an eta urtarrilaren 2an. Gazteei zein familiei zuzendutako ikuskizuna da; zirkuko sei saioz osatuta dago, bakoitza modalitate ezberdin batean eta 5-15 minutu arteko iraupenarekin. Lehenengo emanaldia Antsoaingo Kultur Etxean izango da eta bigarrena Berriozarko musika eskolako auditorioan, biak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira.
Kabaretean parte hartzen duten artisten gehiengoa Euskal Herrikoa da, Amaya Goñiren salbuespenarekin, Valladolidekoa baita. Bakoitza bere diziplinan arituko da:
Lorena Arangoak hartuko du aurkezle papera eta berak gidatuko du ikuskizuna. Era berean, Txikito (David Lainez) teknika lanetan ibiliko da eta Maitane Azpiroz kudeaketan zein zuzendaritza artistikoan.
Nabarmentzekoa da aipatutako bi herrien lankidetza, Antsoain eta Berriozarrena, zirkuak Iruñerrian ikusgarritasuna lor ditzan lan egiten baitute. Izan ere, Oreka zirku eskola itxi zenetik, zirkuaren presentzia urria da Iruñean.