DNA 2023 programak sorkuntza edota ikerketarako egonaldi artistikoetan izena emateko epea ireki du

2023ko urtarrilaren 19, osteguna

Vianako Printzea Erakundeak - Kultura Zuzendaritza Nagusiak DNA - Nafarroako Dantza Garaikidea 2023 - programaren oinarriak argitaratu ditu. Bertan, sorkuntza edota ikerketarako lau egoitza artistikotara aurkezteko epea irekitzen da, 6.000 edo 8.000 euroko diru laguntzarekin. Parte hartzaileak pertsona fisikoa zein juridikoak izan daitezke, nafarrak edo Nafarroarekin lotura dutenak.

 

Programa honen helburuak honako hauek dira: dantza garaikideko proiektuen sorkuntza sustatzea, lurraldean dantza eta mugimenduaren arteak sustatzea, eta publikoarekin bitartekotza lantzea diziplina horietarako ingurune positibo bat sor dadin, besteak beste. Egoitza edo egonaldi horietan sortutako proposamenak estreinaldi gisa aurkeztuko dira DNA 2024an.

 

Interesa duten artistek beren proiektua, helburuak, metodologia eta publikoekiko bitartekaritza proposamena azaltzen duen memoria bat aurkeztu beharko dute, beste puntu batzuekin batera. Parte hartu ahal izateko informazio guztia deialdian azalduta dago.

 

DNA 2023 programak sorkuntza edota ikerketarako egonaldi artistikoetan izena emateko epea ireki du

Zerrendara itzuli