Demode Produkzioak taldeak «Hiltzeko Moduak» diskoa aurkeztuko du El Punto Gunean

2026ko urriaren 26, astelehena

Urriaren 29an, osteguna, Demode Produkzioak taldeak «Hiltzeko Moduak» diskoa aurkeztuko du El Punto Gunean, giro hurbil eta informalean egingo den topaketa batean.

Benetako istorioetan inspiratutako hamahiru abestik osatzen dute diskoa, askotariko musika-estiloak uztartuz.

Iker Huitzi eta Joli Pascualena dira melodien eta harmonien egileak. Ikerrek musika-moldaketak egin ditu, eta Jolik abestien hitzak idatzi ditu. Hainbat musikari lagunek ere parte hartu dute grabazioan, Iruñeko Erviti Studio grabazio-estudioan, Josu Ervitiren eskutik. Erviti arduratu da instrumentuen eta ahotsen grabazioaz, nahasketaz eta masterizazioaz.

Aurkezpenean, diskoaren sormen- eta grabazio-prozesuaz hitz egingo dute, eta abestiren bat entzuteko aukera izango da.

Diskoa Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin egin da.

HILTZEKO MODUAK – Diskoaren aurkezpena
Urriak 29, osteguna · El Punto Gunea . 19:00
Demode Produkzioak taldeak «Hiltzeko Moduak» diskoa aurkeztuko du El Punto Gunean

Zerrendara itzuli

Logos