Deialdi irekia: 2026ko Sormen Egoitzak

2025ko ekainaren 17, asteartea

El Punto Gunea-tik 2026ko Sormen Egoitzen Deialdia aurkezten dugu, 30 urtetik beherako sortzaile gazteei zuzendua. Egoitzak 2026ko urtarriletik azaroa bitartean garatuko dira, eta proiektuak aurkezteko epea 2025eko urriaren 10ean amaitzen da, 23:55etan.

Sortze-prozesuak bultzatzeko gunea eskaintzen dugu: laguntza teknikoa eta artistikoa, diziplina anitzeko ikuspegia eta proposamen berritzaileentzako babesa.

IREKITAKO MODALITATEAK

🔹 Zirkoa
Zirku garaikideko bakarlari edo taldeentzat, aretoko edo kale-formatuko lanetarako.

  • 2.000 euroko dirulaguntza.
  • 4 asteko egoitza.

🔹 Haurrak eta Gazteak
6 urtetik gorako ikusleentzako ikuskizunetarako sormen-ideiak dituzten sortzaileentzat. Hezkuntza- eta balio-proiekzioa duten proiektu artistikoak bilatzen ditugu.

  • 2.000 euroko dirulaguntza.
  • 4 asteko egoitza.

🔹 Lanzadera
Lehen ikuskizun profesionala abian jartzeko proiektuentzako egoitza. Ez du laguntza ekonomikorik, baina sortzaileei ekoizpen, kudeaketa eta sormen arloetan laguntza eskaintzen zaie.

  • 10 hilabeteko egoitza.

🔹 Dramaturgia
Antzerki-testuak sortu nahi dituzten gazteentzat (euskaraz edo gaztelaniaz), haur eta gazteentzako testuetan espezializatutako tutoreekin.

  • 500 euroko laguntza ekonomikoa.
  • 10 hilabeteko egoitza, tutoretzekin.

NOLA PARTE HARTU?

  1. Prestatu zure dossierra PDF formatuan (gehienez 5 MB).
  2. Bete izen-emate formularioa irailaren 30a baino lehen: https://forms. gle/2kJ58R1nAAkAqwpMA
  3. Irakurri oinarriak eta hautatu zure modalitatea: 2025-26 egoitza deialdia.pdf

Zalantzak argitzeko idatzi info@elpuntogunea.com helbidera gaian SORMEN EGOITZAK adieraziz

Zure sormen lanaren lehen urratsak emateko prest?
 

Deialdi irekia: 2026ko Sormen Egoitzak

Zerrendara itzuli

Logos