AHOTSA ANTZERKI MUSIKALEAN

2022ko urtarrilaren 20, osteguna

OTSAILAREN 14TIK 18RA

20 ORDUKO FORMAKUNTZA

ORDUTEGIA: 9:30ETATIK 13:30ETARA

ZUZENDUTA: AKTOREAK, ANTZERKI IKASLEAK, ABESLARIAK...

Musika Antzerki Musikalaren arima da. Horregatik, tailer honetan antzerki musikaleko aktorearen jarrera aztertuko da.

Formakuntza teoriko-praktiko honek, musika eta interpretazioa integratzen eta pertsonaiak zer mugitzen eta zer behar duen aurkitzen saiatuko da. Musika pertsonaiaren barruan gertatzen denaren kanpo-adierazpena da. Beraz, aktorearen lana moldaketa musikala entzuten eta mezuan sartzen ikastea izango da.

Modu berean, tailer honetan landu beharreko ezaugarrietako bat ahotsa edozein kalitatea izanda (belting, legit, elkarrizketa moduan…), abestira, eszenara eta musikalaren testuingurura egokitzea izango da. Alegia, pertsonaiak behar dituen ñabardura guztiak adierazteko gai izan beharko da.

Ikastaroaren helburu nagusia, amaitzean aktorea casting-a edo lehen lan bat gainditzeko prestatuago sentitzea izango da, non abesteak eta erabili beharko diren teknikak ez baitira ezezagunak izango.

Formakuntza Joli Pascualenak emango: abeslaria, aktorea, konpositorea, kantu-irakaslea, musika-zuzendaria eta ahots-coaching-a. Nabarmentzekoa da EITBko “Goazen” eta “Goenkale” telesailetan eta “El cazador de dragones” filmean aktore gisa egindako lanak. Hori ez ezik, Demode Quartet konpainiaren “Kutxidazu Bidea Ixabel, musikala” produkzioan ere haritu da antzezle gisa eta Max 2021eko Sarietan musika-ikuskizun onaren sariaren irabazle izan dira.

IZENA EMATEKO ORRIA

AHOTSA ANTZERKI MUSIKALEAN

Zerrendara itzuli