26/27 Mara Mara Egoitza deialdia

2026ko irailaren 18, ostirala

Mara-Mara Kabareta jaialdiaren edizio berri baterako egoitza deialdia abiarazi dugu, La Trapezionista eta El Punto Guneak antolatutako neguko zirku proiektua, gazteei eta familiei zuzendua dago.

Neguko zirkua Europako hiri askotako tradizioa da, eta bertako biztanleen egutegien ezinbesteko hitzordu bihurtu dira. Mara-Mara kabaretak ohitura horri jarraitu nahi dio, eta Nafarroako espazio eszeniko desberdinetako biztanleen gabonetako egutegietan ezinbesteko ekitaldi bihurtu nahi du.

Antolatzaileen sormen eta prestakuntza lan moduari jarraituz, eginez ikasteko proiektua da Mara-mara deialdia. Artisten aukeraketa baten ondoren, azken antzezpen bat antolatzen da zirkuko ikuskizun desberdinek eta tokiko, estatuko eta/edo nazioarteko artistekin, hauek prestakuntza esplizitua eta zuzendaritza artistikoa jasotzen dute. Jaialdiak gaur egungo zirkuko piezak eta tradizionalagoak uztartzen dituen eszena izan nahi du.

Gutxi gorabehera 5 eta 10 minutu bitarteko iraupena duten artista gazteek sortutako saioak bilatzen ditugu. Sei eta zazpi pieza artean aukeratuko dira, jasotako proposamenen iraupenaren eta kalitate artistikoaren arabera. Obrak pertsona bakarrekoak edo taldekoak izan daitezke eta edozein zirku-diziplinakoak. Talde edo artista bakoitzak nahi adina pieza aurkez ditzake lehiaketara, baina artista edo talde bakoitzak horietako bat baino ezin izango du egin jaialdian.

Mara-Mara Kabaretean parte hartzeko lehiaketa-deialdia zabalik dago eta proposamenak 2026ko urriaren 31 arte aurkeztu ahal izango dira honako formulario honen bidez: https://forms.gle/imZtdi1MiHpY6B2WA Lehiaketan aurkezten den pieza bakoitzeko formulario bat bete behar da (ez dago mugarilk.)

Hautatutako artistek konpromisoa hartzen dute 2026-2027ko Gabonetan antolatzen diren Mara-Mara kabareteko funtzioetan jarduteko. Emanaldiek sortutako gastuak ordaintzeko lansaria jasoko dute artistek eta altan emango zaie gizarte-segurantzan, beren konturako langileak ez badira. Gainera, 5 jardunaldiko doako prestakuntza jasoko dute prestigio dun irakasle baten eskutik, abenduaren 4tik 8ra. Tailer hau beste artista batzuei irekita egongo da plazak bete arte, izen-ematearen hurrenkeraren arabera eta 100 euroko ekarpen ekonomikoarekin.

 

 

Antolatzaileak: 


26/27 Mara Mara Egoitza deialdia

Zerrendara itzuli

Logos