2025erako Sormen Egoitza deialdia ireki da

2024ko abuztuaren 5, astelehena

Sormena eta ikerketa sustatuz, hazten jarraitzen dugu

El Punto Guneak Sorkuntza Egoitzen 6. deialdia aurkezten du. 

Lau modalitate aurkezten ditugu. Pertsona edo talde bakoitzeko proiektu bakarra aurkeztu ahalko da eta modalitate bakarrean parte hartzeko aukera egonen da.

Hasiera fasean dauden proiektuak besterik ez dira hautatuko

Deialadiaren itxiera 2024ko urriaren 31

 

LAU MODALITATE

Zirkua

Ikerketa lan bat garatu nahi duten zirku garaikideko artista edo konpainia profesionalei zuzendutako egoitza. Lana aretoko zein kaleko lanerako izan daiteke.

Haurtzaroa eta gaztaroa 

6 urtetik gorako haur eta/edo gazteentzako ikuskizunen ekoizpena garatzeko ikerketa-ideia duten artista, kolektibo edo konpainiei zuzendua.

Lanzadera 

Profesional gisa lehen ikuskizuna planteatzen duten konpainia berrien proiektuetarako da. Proposamenak edozein diziplinatakoak izan daitezke, eta edozein publikori zuzenduak. Erakusketa-lanak ez dira kontuan hartuko.

Dramaturgia 

Antzerkigile gisa prestakuntza handitu nahi duten eta haur eta gazteei buruzko testu dramatiko bat sortzeko interesa duten gazteei zuzendutako egoitza. Horretarako, hainbat antzerkigileren laguntza izango dute, beren esperientziatik lehen urrats horietan gidatuko dituztenak.

 

Oinarriak osorik PDF dokumentu honetan: 2025eko egoitzak.pdf


Hainbat arte-diziplinatako sortzaile eszenikoei zuzendutako egoitzak (antzerkia, performancea, dantza, zirkua, lengoaia eszeniko berriak eta kaleko arteak).

Profesionalizatzeko bidean dauden artista berriei zuzendua, soilik hasierako fasean dauden proiektu eta prozesuetarako

Sortze-prozesua garatzeko, proiektuaren berezitasunetara egokitzen den espazioa.

Sorkuntza-prozesuan laguntzea, baliabideekin, azpiegiturekin eta obraren zabalkundearekin.

Ikuskizuna ekoizteko euskarri teknikoa, kanpo-begirada edo diru-euskarria.

 
2025erako Sormen Egoitza deialdia ireki da

Zerrendara itzuli