Hemen da Neguko Zirkuaren bigarren edizioa, Mara-Mara Kabaretarekin, gazte eta familientzako El Punto Gunearen proiektua.
El Punto Guneko lan-ildoari jarraituz, ekitaldia edo azken antzezpena tokian tokiko, estatuko eta/edo nazioarteko zirko-zenbakiek osatuko dute.
2021eko Mara-Mara Kabaretan parte hartzeko lehiaketarako deialdia zabalik dira eta proposamenak 2021eko azaroaren 19ra arte aurkez daitezke.
Artista gazteek sortutako 10 minutuko zenbakiak bilatzen ditugu. 7 pieza hautatuko dira, proposamenaren iraupenaren eta kalitatearen arabera. Obrak pertsona bakarrekoak edo taldekoak izan daitezke, zirkuko edozein diziplina dutelarik ere.
Hautatutako artistek Antsoainen, Noainen eta Berriozarren abenduaren 29an eta 30ean eta urtarrilaren 2an antzezteko konpromisoa hartu beharko dute. Ekitaldia guztiak ordainduko dira eta beren konturako langileak ez diren parte hartzaileei alta emanen zaie Gizarte Segurantzan. Gainera, 5 eguneko doako prestakuntza hartzeko aukera izanen dute, abenduaren 4tik 8ra, Florent Bergalekin: irakaslea, koreografoa, dantzaria, akrobata eta objektu-manipulatzailea.
Hautatu ez diren gainerako artistek ere parte hartu ahal izango dute, 150 euroren truke.
Izena emateko orria: https://forms.gle/2xn4shMmqqdh5noy7